Noticias del País Vasco

‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’en 5. edizioak 135 proiektu bideragarriren artean bozkatzeko fasea ireki du

  • Parte hartu nahi duen pertsona bakoitzak hiru proposamen babestu beharko ditu
  • Aurrez aurre, online edo telefonoz eman daiteke botoa
  • Loma Jeneralaren plazan dagoen standak informazioa jasotzeko eta botoa emateko aukera eskainiko du

 

Miren Fernández de Landaren adierazpenak (mp3)

‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ herritarren partaidetzarako programaren 5. edizioa bozketa-fasean sartuko da gaurtik martxoaren 22ra bitartean. Parte hartu nahi dutenek Udaleko teknikariek bideragarritzat jotako 135 proiektuetatik 3ren aldeko apustua egin beharko dute. Boto gehien jaso dituzten proposamenek 3 milioi euro izango dituzte, 2026ko eta 2027ko udal-aurrekontuetatik datozenak.

Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak bozketa-fasearen xehetasunak azaldu ditu gaur goizean, Loma Jeneralaren plazan dagoen ‘Hobetuz kalean’ standaren ondoan. Botoa eman ahal izango dute Vitoria-Gasteizen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztiek.

Proposamenak Udalaren webgunean ezagutzera animatu ditu herritarrak, baita gizarte etxeetan eta beste udal gune batzuetan (BIZAN eta Andre Maria Zuriaren ondoko etxola) banatzen ari diren liburuxken bidez ere. “Inoiz baino proposamen gehiago ditugu aukeratzeko, eta proiektu benetan erakargarriak dira. Zailena hiru bakarrik aukeratzea izango da. Eskerrak eman nahi dizkiet, berriz ere, banaka edo taldean, guztion bizi-kalitatea hobetzeko proposamenak egiten denbora eman duten pertsonei. Horrela eraiki behar da gure udalerria, bertan bizi garenon lankidetzarekin eta inplikazioarekin. Zenbat eta pertsona gehiagok bozkatu, orduan eta interesgarriagoak izango dira errealitate bihurtuko diren eta interes orokorra jasoko duten proiektuak” azaldu du zinegotziak. Gainera, azpimarratu duenez, “programa honen alde ona hasieratik amaierara arte parte-hartzailea dela da”.

Errekorren edizioa

Edizio honetan, `Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ek markak hautsi ditu jasotako proiektuen (460) eta proiektu bideragarrien (135) kopuruari dagokionez. Proposamen batzuek % 10eko haztapen gehigarria izango dute irizpide hauetako bat edo batzuk betetzeagatik: belaunaldien arteko bizikidetza, genero-berdintasuna, kultura-aniztasuna eta/edo dibertsitate funtzionala, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboen gizarteratzea, jasangarritasuna eta ingurumenaren babesa, arrakala digitalaren murrizketa, proposamen berritzailea eta/edo hiri eremuko proposamena.

Proposamen bakoitzak 350.000 euro izango ditu gehienez, orain arte baino 50.000 euro gehiago. Era berean, aurrekontu osoaren % 30 (lehen % 20 zen) programa sozial, komunitario edo kulturaletarako gordeko da, bai eta udal-kudeaketako eraikin edo espazioetan inbertsioak egiteko ere. Gehienez ere, bide publikoarekin lotutako 2 proiektu gauzatu ahal izango dira auzo edo landa-eremu bakoitzeko.

Lomaren Jeneralaren plazako ‘Hobetuz kalean’ standa (informazioa eta botoa emateko aukera eskaintzen du) martxoaren 22ra arte egongo da zabalik, ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ostiralera: 11:30-13:30 / 18:00-20:00.
  • Larunbatak: 11:30-14:30 / 17:00-20:00.
  • Igandetan eta martxoaren 19an: 11:30-14:30.

Botoa emateko aukerak

Bozkatzeko aukerak askotarikoak dira:

  • Aurrez aurre: honako leku hauetan egin daiteke: gizarte-etxeetan (informazio-bulegoetan, aldez aurreko hitzordurik gabe; herritarrei arreta emateko bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta; eta autotramitazio-makinetan), San Martingo bulego teknikoetan, San Antonio kaleko herritarren arretarako bulegoan, BIZAN zentroetan eta ‘Hobetuz Kalean’ etxolan. Beti baliozko identifikazio-agiria (NAN edo AIZ) aurkeztu beharko da.
  • Online: Udalaren webgunean. Horretarako, herritarren udal-txartela (HUT), BakQ edo beste ziurtagiri digital bat izan behar da aktibatuta.
  • Telefonoz: Bak edo BakQ identifikazioak erabilita, 010 edo 945 16 11 00 telefono-zenbakietara deituta.

Laguntza behar izanez gero edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero, gasteizhobetuz@vitoria-gasteiz.org helbidera idatz daiteke , edo Partaidetzarako Udal Zerbitzuaren telefono-zenbaki honetara deitu: 945 16 16 87.

135 ekimen bideragarriak hainbat esparruren arabera sailkatu dira:

  • 1. esparrua, Vitoria-Gasteiz Green: 30 proposamen.
  • 2. esparrua. Aisiarako eta topaketarako espazioak: 38 proposamen.
  • 3. esparrua. Udalerria hobetzea: 55 proposamen.
  • 4. esparrua. Bizikidetza, kultura, berdintasuna eta aniztasuna: 12 proposamen.

Proiektu bideragarrien zerrenda osoa, bakoitzari buruzko informazioa duena, www.vitoria-gasteiz.org/vghobetuz kontsulta daiteke, bai eta Herritarren Partaidetzarako Udal Zerbitzuak banatu duen argitalpenean ere.

Martxoaren 22an botoa emateko epea amaitzen denean, jasotako boto kopuruaren arabera, eta 3 milioi euroko zenbatekora arte, Udalak aurrera eramango dituen proposamenen zerrenda prestatuko da. Emaitza martxoaren 25ean Europa Jauregian egingo den jaian ezagutuko da (herritarrentzat irekita egongo da). Hurrengo egunean, zerrenda Udalaren webgunean argitaratuko da.

‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ egitasmoaren 5. edizioko proiektu bideragarri guztiak biltzen dituen liburuxka

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies