Noticias del País Vasco

Gizarte-etxeak morez ‘jantzi’ dira martxoaren 8a ospatzeko

  • Emakumeen Eguna dela eta, Zabalganek, Hegoaldek, Judimendi-Aranak, Lakuak, Arriagak eta Abetxukuk oroitzapenezko jarduerak antolatu dituzte

 

Zabalgana, Hegoalde, Judimendi-Arana, Lakua, Arriaga eta Abetxuku gizarte-etxeak morez ‘jantziko’ dira egunotan, martxoaren 8a ospatzeko eta aldarrikatzeko. Emakumeen Egunaren inguruan oroitzapenezko jarduerak garatzen hasi dira, eta hilabete osoan zehar jarraituko dute. “Auzo bakoitzaren bihotza diren heinean, gizarte-etxeek emakumeen zeregina nabarmendu nahi dute, eta, horretarako, askotariko programak antolatu dituzte, adin guztietako pertsonak inplikatzeko. Gai asko daude ospatzeko eta beste asko aldarrikatzen jarraitzeko”, adierazi du Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak.

Zabalganek antolatu duen programazioa auzoko emakumeen argazkiak eskatzetik hasi zen, haiekin mural handi bat osatu eta ikusarazteko. Aurreko egunetan haurrentzako antzerkia eta kontzertua ere izan dira. Bihar, martxoak 4, “Emakume paregabeak” euskarazko ipuin-kontaketaren txanda izango da, Sorgina Txirulinaren eskutik, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako pentsatua. Gainera, datorren igandera, hilaren 8ra, arte, “Emakumeak eta neskak zientzian” izeneko erakusketa ikusi ahal izango da. Erakusketako protagonistak emakumezko zientzialariak dira eta Zabalgana BHIko ikasleek egin dute. Eskaintza osatzeko, igandeko manifestazioan aldarrikapenak helarazteko osagarriak eta gehigarriak egiteko tailerrak egingo dituzte. Egun horretan, hitzordua egingo da taldean joan nahi dutenentzat. Programa osatzeko, goizean emakumezkoen areto-futboleko txapelketa egingo da.

Judimendi-Aranako taldeak ere lantegiak antolatu ditu martxoaren 8a dela eta. Lehenengoa ostiral honetan izango da, hilaren 6an, Arana gizarte-etxean, eta “Argazki bordatu aldarrikatzailea” tailerra izango da. Bigarrena, hilaren 10ean, leku berean, emakumeentzako autozaintzarekin lotuta egongo da, eta haurtzaindegi-zerbitzua izango du. Amaitzeko, hilaren 24an, hilekoaren zikloei buruzko tailerra egingo da Judimendi HLHIn, zalantzak argitzeko eta etapa bakoitza ongizatearekin bizitzeko tresnak partekatzeko.

Lakua gizarte-etxeak bi hitzordu proposatu ditu. Alde batetik, emakumeek lortutako lorpenei balioa emateko “8M Manos que inspiran” izeneko jarduera egingo da topaketa-aretoan, eta, bestetik, historian zeharreko emakume ospetsuak oinarri dituzten marrazkien erakusketa egingo dute eraikinaren beiratean. Abetxuku gizarte-etxean ere murala egin dute emakumea gai nagusitzat hartuta.

Arriagaren kasuan, auzoko sare soziokomunitarioa (gizarte-etxea bertako partaide da) emakumeentzako topaketak eta lantegiak antolatu ditu martxoan, emakumeen osasunarekin, ahizpatasunarekin edo bizitzako esperientziekin lotutako alderdiak lantzeko. Antzezlan bat ere eskainiko dute. Ekimenak izenburu orokor hau izango du: “Historia duten emakumeak. Gainditze-istorioak”. Gainera, auzoko emakumeei egindako omenaldia argazki-erakusketa batean islatu dute, eta hamar emakumek parte hartu dute (adin, une eta bizi-esperientzia desberdinetakoak). Beren bizipenak kontatuko dituzte martxoaren 26ko topaketa batean. Erakusketa egun horretatik apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai gizarte-etxean, apirilaren 24tik maiatzaren 21era BIZANen eta maiatzaren 22tik ekainaren 22ra osasun-zentroan.

Bestalde, ludoteken eta ludokluben udal-sareak “Berdintasunaren jaia” antolatu du martxoaren 7rako, bi hitzordurekin. Alde batetik, familientzako ibilaldia antolatu du Olarizuko parkean eta, bestetik, jolasak eta eskulanak familian Hegoalde gizarte-etxean.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies