Noticias del País Vasco
2026an UNEDi 100.000 euro ematea onetsi du Udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak Udalak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Arabako hiriburuan duen zentroari (UNED) 100.000 euroko ekarpena egitea onartu du gaur. Hezkuntza eta Kultura Sailak egingo duen ekarpena zentro horren funtzionamendua finantzatzera bideratuko dute aurten.
Ekarpena onartu ostean, Udalak (UNEDeko patronatuko kidea da) 50.000 €-ko lehen ordainketa egingo du. Bigarren ordainketa 2025ko kontuak behar bezala auditatuta aurkeztu ondoren egingo du.


