Noticias del País Vasco
Minutu bateko isilunea Kordobako tren-istripuaren biktimengatik
Udalbatzako ordezkariek, Maider Etxebarria alkatea buru zutela, minutu bateko isilunea egin dute gaur eguerdian Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) deituta, Adamuzeko (Kordoba) tren-istripuaren biktimen omenez.
Ekitaldia udaletxearen aurrean egin da, Espainia plazan, eta beste erakunde batzuetako ordezkariak eta omenaldiarekin bat egin duten herritarrak ere bertan izan dira.



