Noticias del País Vasco

Gasteizko Udal Musika Bandak eta Musikagileak taldeak bat egin dute ‘Ortziaren ametsa’ kontzertuan

  • Lankidetza horri esker, Musikagileak elkarteko kide den Nuria López musikagilearen ‘Esculpir el aire’ erabateko estreinaldia egingo da
  • Denboraldiko seigarren kontzertua Europa Jauregian izango da asteazkenean, hilaren 21ean, 19:30ean

 

Asteazken honetan, urtarrilaren 21ean, Gasteizko Udal Musika Bandak bere denboraldiaren bigarren erdiari ekingo dio. 6. kontzertua, ‘Ortziaren ametsa’, eskainiko du 19:30ean Europa Jauregian.

Oso emanaldi berezia da, Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkartearen kolaborazioa baitu. “Bi urtean behin, Banda eta Musikagileak elkarlanean aritzen dira sormena, garapen artistikoa eta errepertorio berriaren sorkuntza bultzatzeko. Kontzertu honetan, Nuria Lópezen ‘Ortziaren ametsa’ lanaren estreinaldi absolutua entzuteko plazera izango dugu. Egilearentzako eta, oro har, Euskal Herriko konpositoreen banda sinfonikoarentzako aukera bikaina izango da lana babesteko eta zabaltzeko, haren ikusgarritasuna eta proiekzioa zabalduz, azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Jon Esnaolak, Musikagileak elkarteko Batzordeko kide eta kontzertuko konpositoreetako batek, honako hau gehitu du: “aurten, Gasteizko Udal Musika Bandaren eta Musikagileak taldearen eta V-G Musik Lab+ taldearen arteko bi urtez behingo lankidetza batu dugu. Hori oso urrats garrantzitsua da gure erakundearentzat, gure taldekideei aukera baliotsua eskaintzen baitie banda sinfonikorako musika berria sortzeko. Akordio horren bidez, gure elkartekideek sortzaile aktibo gisa duten zeregina indartzen da, banden esparruaren barruan. Erakunde profesional, sendotu eta Euskal Herrian pisu handia duen banda honekin, Gasteizko Udal Bandarekin, lankidetzan aritzeak, gainera, indartu egiten du ekimen honen balioa, eta prestigioa, sendotasuna eta bandarako musikaren hazkunderako eta zabalkunderako esparru egokia eskaintzen ditu”.

Gasteizko Udal Musika Bandak, Luis Orduñaren zuzendaritzapean, zerua soinu-protagonista bihurtzen duen programa bat aurkeztuko du: “Programak, denboraldiko garaikideenak, zerua proposatzen du ardatz sinboliko eta soinuzko gisa: fisikoa, espirituala eta imajinarioa zeharkatzen dituen espazioa. Mitologia garaikidetasunarekin, eta antzinakoa egungo lengoaiekin lotzen duen ibilbidea planteatzen dugu. Kathryn Salfelderren ‘Cathedrals’ek arkitektura soinuduna eta tradizio polikoraletik jasotako espazialtasuna aztertzen ditu;‘Echoes of San Marco’k erresonantzia liturgikoen eta monumentu-izaeraren sonoritatea proiektatzen du; Jon Esnaolaren ‘Ortzi’k euskal mitologiaren, zeruko fenomenoen eta banda sinfonikoaren lengoaiaren arteko elkarrizketa artikulatzen du; eta Anne Pérez de Azpeitiaren ‘Ex corde’ lana taupaden bizi-pultsazioaren eta izaera afektiboko adierazpen-dimentsioaren artean eraikitzen da. V-G Musik Laben eta Musikagileak elkartearen arteko lankidetzatik sortutako Nuria López Garcíaren ‘Esculpir el aire’ lanaren estreinaldi absolutuarekin osatuko da programa, Bandak sorkuntza garaikidearekin duen konpromisoa berretsiz. Begirada altxatzeko eta zeruko katedral ikusezinak entzuteko gonbidapena da”, azaldu du zuzendariak. Gasteizko taldeak lehen aldiz interpretatuko ditu lan horiek guztiak. Salbuespena Johan de Meijen (denboraldi honetako egoiliarra) ‘Echoes of San Marco’ izango da.

Nuria Lópezek ‘Esculpir el aire’ konposizioa estreinatuko du

“Gasteizko Udal Bandarekin egindako proiektu hau oso esperientzia aberasgarria izan da; izan ere, talde honentzat egin dudan lehen lana da, eta laborategiko saioek ideia berriekin esperimentatzeko aukera eman didate, irekitasun eta lankidetza handiko testuinguruan”, esan du Lópezek.

Musikari hau gitarrista eta konpositorea da. Albacete jaioterriko Tomás de Torrejón y Velasco Kontserbatorioan hasi zuen bere heziketa, gitarran espezializatuz. 2025ean Gitarra Gradua amaitu zuen Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia), Marco Socíasen tutoretzapean. Gaur egun, Konposizioko Graduko azken ikasturtea egiten ari da Gabriel Erkorekayrekin. Musikagile askorengandik jaso du prestakuntza, besteak beste, Chaya Czernowin eta George Benjaminengandik. Musikagileak, Kuraia edo Bernaola Zikloa bezalako musika garaikideko jaialdi eta zikloetan parte hartu du eta Ensemble Sinkro bezalako taldeentzat konposatu du.

Era berean, Zarzuela Antzerkiaren IV. Konposizio Saria jaso du (2025) eta Royaumont Fundazioak (2025) saritu du. Bere lanaren ezaugarri nagusia soinuaren, eszenaren eta ikusmenaren arteko mugak aztertzen dituen diziplinarteko begirada da, eta arreta berezia jartzen du soinuaren espazializazioan, esperimentazio tinbrikoan eta denboraren pertzepzioaren aldaketan.

Informazio gehiago eta aretoko orria.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies