“Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik” programa Europa Jauregira itzuli da Udaltzaingoaren laguntzarekin
Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzarekin lankidetzan jardun du aurten ere “Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik” programa antolatzeko. Ekimena gaur goizean egin dute Europa Biltzar Jauregian. Hitzorduan Arabako hiriburuko hainbat ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako (4. maila), Batxilergoko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 700 ikasle baino gehiago bildu dira.
Ekimenaren protagonista Dummy Crash da, ibilgailuen fabrikatzaileek zirkulazioko istripuetan giza gorputzaren erantzuna simulatzeko eta modelo eta sistema berrien segurtasuna probatu ahal izateko erabiltzen duten talka-probetarako manikia. Ekimen horren helburua da gazteak sentsibilizatzea bide-segurtasunaren, gidatze arduratsuaren eta trafiko-istripuen prebentzioaren arloetan.
Pertsonaia horrek aurkeztu duen jardunaldia osatzeko, ikus-entzunezko bat eta Udaltzaingoko eta Polizia Autonomoko agenteen, suhiltzaileen eta trafiko-istripuaren biktima baten testigantzak izan dituzte entzungai. Guztiek bide-istripuetan izandako bizipen pertsonalak azaldu dituzte, laster lehen gidabaimena lor lezakeen publikoarengana iristeko.
Aurtengo “Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik” programan hartu duten ikastetxeak honako hauek dira: Ekialdea, Egibide Arriaga, Egibide Jesús Obrero, Paula Montal Escolapias, Marianistas, Presentación de María, San Viator, Egibide Nieves Cano eta Armentia Ikastola.
Informazio gehiago: Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik




![[argazkiekin-eguneratua]-san-anton-eguneko-zozketaren-sariak-2026](https://noticiaspress.es/wp-content/uploads/2026/01/488-argazkiekin-eguneratua-san-anton-eguneko-zozketaren-sariak-2026-390x220.jpeg)