Noticias del País Vasco

‘Vitoria-Gasteiz’ sariek Naroa Zubillaga eta Irene Hurtado de Saratxo saritu dituzte haur- eta gazte-literaturako euskarazko itzulpen onenengatik

  • Izaskun Arrue Kulturguneak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta hogeita bigarren edizioaren sari-banaketaren eta Adierazpen Instituzionala hartu ditu

 

Naroa Zubillaga Gómez eta Irene Hurtado de Saratxo Mendieta itzultzaileek irabazi dute haur- eta gazte-literaturako lanen euskarazko itzulpenik onenen ‘Vitoria-Gasteiz’ sarien hogeita bigarren edizioa. Aurten, guztira, 15 lan aurkeztu dira, lau gazteen kategorian eta hamaika haurren kategorian. Sariak Euskararen Udal Zerbitzuak ematen ditu, eta kategoria bakoitzeko 9.000 eurokoak izan dira.

Haurren kategorian, epaimahaiak Naroa Zubillaga Gómezen ‘Zipotz’ lanaren itzulpena saritu du. Naroak Josephine Mark idazle alemaniarrarenaren lana itzuli du aurten. Iaz ere gazte literaturaren kategorian irabazi zuen  itzultzaile onenaren saria.

Bestalde, Irene Hurtado de Saratxo Mendietak gazteen kategoriako saria lortu du ‘Itsaso gaziaren balada bat’ lanaren itzulpenagatik. Hugo Pratt komikigile italiarrak sortutako Corto Maltese sagaren lehen albuma da.

Maider Etxebarria alkateak eman ditu sariak, Izaskun Arrue Kulturgunean egindako ekitaldian. Ekitaldi horretan, Udaleko talde politikoek Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta prestatutako Erakunde mailako Adierazpena irakurri dute. Testua, ‘Euskara Zugan, Nigan, Gugan’ izenekoa, joan den astelehenean, abenduaren 1ean, onartu zen Bozeramaileen Batzordean.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies