Noticias del País Vasco

Kirol Zerbitzuak inkesta bat egingo die udal-instalazioetako abonatuei, eta Alavésen eta Baskoniaren partidetan VIP esperientziak izateko aukera zozketatuko du

Kirol Zerbitzuak inkesta bat jarri du abian, udal-instalazioetan abonatuta dauden 93.000 pertsona baino gehiagori zuzendua. Inkesta horren helburua da jakitea zergatik dauden abonatuta, zer erabilera ematen dieten zerbitzuko instalazioei, eta zenbateraino dauden pozik. Hobetzen jarraitzea eta haien erabilera-beharretara egokitu ahal izatea da inkestaren xedea.

Inkesta-orria betetzeko, ez da behar 4 minutu baino gehiago: galdera erraz batzuk dakartza, eta haiei erantzun ahal izateko, nahikoa da estekan klik egitea edo informazio-kartelaren QR kodea eskaneatzea.

Inkestan parte hartzen dutenek Kosner Baskoniaren eta Deportivo Alavésen partidetan VIP esperientzia bikoitz bat izateko zozketan parte hartuko dute.

Inkesta betetzeko azken eguna abenduaren 17a da, eta zozketa hurrengo egunean egingo da.

Inkesta bete ahal izateko, beharrezkoa da 18 urtetik gora izatea, Udalaren kirol-instalazioetara abonatuta egotea, eta Kirol Zerbitzuak hilero egiten duen buletin digitalera harpidetuta egotea.

Emaitzak Udalaren web-orriko Kirol Zerbitzuaren gunean argitaratuko dira.

Zure iritzia garrantzitsua da eta, gainera, saria irabaz dezake!

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies