Noticias del País Vasco

‘Horra!’, Olentzero eta Mari Domingiren baso magiko berria bisitetarako zabalik dago

  • Ordutegi jarraituan egongo da irekita, 10:00etatik 21:30era, abenduaren 25era arte
  • Galtzagorriek zuzenean eskainitako animazioa egongo da ia egunero, 18:00etatik 20:00etara

Gaur arratsaldean inauguratu da ‘Horra!’, Olentzero eta Mari Domingiren ingurune berria, Zulueta jauregiko lorategietan. Baso magiko honi esker, bikote maiteak bere unibertso propioa izango du animaliekin, galtzagorriekin, txondorrarekin, landatar munduko elementuekin… Eszenako piezarik deigarriena bertako baserria da. Baserri handia da (5 metroko garaiera, 8 metroko zabalera eta 4 metroko sakonera), eta etxeko txikiak gutunak uztera sartu ahal izango dira bertara. Era berean, Olentzeroren eta Mari Domingiren irudi berriak, 2 metroko altuera dutenak, egin dituzte, eta, lehen aldiz , baita galtzagorrienak ere, 1,70 metroko altuerarekin.

Gabonetarako prestatutako erakargune berri hau abenduaren 25era arte bisitatu ahal izango da, ordutegi jarraituan, 10:00etatik 21:30era, eta galtzagorriek zuzenean eskainitako animazioa egongo da, 18:00etatik 20:00etara, egun hauetan: abenduak 5, 6, 7, 8 12, 13, 14, 19, 20, 21, 22 eta 23.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies