Noticias del País Vasco

BIZANek big band eta abesbatzen musika eskainiko du aurtengo Neguko Kontzertuan

  • Sarrerak 2 euroko prezio sinbolikoan daude eskuragarri gaurtik hilaren 14ra arte.

 

BIZANen Neguko Kontzertua egingo da abenduaren 15ean, Europa Jauregian. Iazko arrakastaren ondoren, jarduera errepikatzea erabaki da, oraingoan big band eta abesbatzen musikarekin. Sarrerak 2 euroko prezio sinbolikoan daude eskuragarri gaurtik hilaren 14ra bitartean BIZAN zentro guztietan. “Gure helburua sarea ezagutaraztea eta Gabonen inguruko egunetan musikaren eta bidezko merkataritzaren inguruko topaketarako eta dibertsiorako gunea sortzea da”, azaldu du Lucho Royero Gizarte Politiken zinegotziak.

BIZANek antolatutako programak bi zati ditu. Lehenengoan, 18:30 eta 19:30 bitartean, Big Band Berri taldeak kontzertua eskainiko du Maria de Maeztu auditorioan. Gasteizko taldea Luis Aramburu Udal Musika Eskolako hogei bat musikarik eta abeslarik osatzen dute. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, taldeak jazzeko eta blueseko kantu bikainez betetako errepertorioa eskainiko du, big banda handien swing nahastezinarekin interpretatuta.

Bigarren zatian, 19:30etik 20:15era bitartean, Almudena Cid aretoan jarraituko du gauak, BIZANeko “Aritz Zaharra” eta “Voces del ayer” izeneko abesbatzen emanaldiarekin. Gainera, aldi berean, bidezko merkataritzako txokolate beroa dastatuko dute bertaratzen direnek. Merkataritza arduratsuko produktuak dituen standa ere egongo da, eta nahi duenak halako produktuak eskuratzeko aukera izango du.

Txagorritxuko BIZANeko mikro-antzerki tailerreko bi kidek aurkeztuko dute kontzertua.

Informazio gehiago udaleko webgunean

Kartela (PDF)

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies