Noticias del País Vasco

Udalak zuzeneko garraioa indartu du Arabako Parke Teknologikoarekin

  • Udalaren ekarpena 35.000 eurotik 42.000 eurora igaroko da 2025ean
    “Mugikortasuna hobetzeko eta gure sare ekonomikoari laguntzeko inbertsioa da”, adierazi du Artolazabalek

 

Beatriz Artolazabalen adierazpenak (mp3)

Gasteizko Udalak handitu egingo du hiriaren eta Arabako Parke Teknologikoaren arteko zuzeneko garraiorako lankidetza-hitzarmenerako ekarpena, 2024an 35.000 eurokoa izatetik 2025ean 42.000 eurokoa izatera igaroko baita. 7.000 euroko igoera horri esker, zerbitzua indartu eta Parke Teknologikoko langileen joan-etorrien benetako-beharretara egokitzen jarraitu ahal izango da.

Hitzarmena Arabako Foru Aldundiarekin eta Arabako Parke Teknologikoa Kontserbatzeko Hirigintza Erakundearekin batera bideratu da, eguneroko joan-etorriak errazteko eta mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko helburuarekin.

“Parke Teknologikoa ekonomia eta berrikuntza mailako motorra da hiriarentzat. Garraio publikoko konexio eraginkorra ziurtatzea bertan lan egiten duten pertsonei laguntzearen eta Parkearen beraren lehiakortasuna indartzearen baliokidea da”, azaldu du Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak.

Ekarpena handitzeak aukera emango du azken urteetan ezarritako hobekuntzei eusteko eta erabilera handieneko ordutegietan maiztasunak indartzeko, ibilgailu pribaturik gabe iristeko aukera emanez.

Artolazabalek azpimarratu duenez, “garraio publikoan inbertitzea mugikortasun garbian, jasangarritasunean eta sarbide-berdintasunean inbertitzea da. Garen eta izaten jarraitu nahi dugun hiriarekin lerrokatutako erabakia da”.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies