Noticias del País Vasco

Udalak 130.000 euroko dirulaguntza eman du herritarrak sentsibilizatzeko Garapenerako Lankidetzako zazpi proiekturentzat

  • Udal Kirol Zerbitzuak 167.000 euro bideratuko ditu Zuzenak Kirol Klubarekin sinatutako hitzarmenera

Tokiko Gobernu Batzordeak herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzen deialdia ebatzi du. Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak 130.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara, garapenerako lankidetzaren esparruan elkartasuna, giza eskubideen defentsa eta herritartasun globala sustatzen dituzten ekimenak babesteko. 2025eko deialdian zazpi proiektu aukeratu dira aurkeztutako hamaika proiektuen artean.

Guztira, sei erakundek jasoko dute Udalaren dirulaguntza. Erakunde horiek tokiko zein nazioarteko mailan garatuko dituzte beren proiektuak. Kolonbia-Euskadi Elkarteak 25.000 euro jasoko ditu Toliman (Kolonbia), Ginea Conakrin eta Guatemalan emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko proiektua garatzeko. Gainera, 6.000 euro izango ditu ‘Ingurumeneko Gazte Sareari eta ekofeminismoari’ buruzko programa abian jartzeko. Medicus Mundi Arabak 24.137 euro izango ditu ‘Tantaz tanta, eskubideak defendatzen’ proiekturako. Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak 25.000 euro jasoko ditu Afrikaldia Zinema Afrikarren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren edizioa antolatzeko. Bestalde, Haaly Pularrek 22.500 euro jasoko ditu ‘Afrika diagrama’ ikastarorako, eta Mundubat Fundazioak 20.400 euroko udal-finantzaketa izango du Kolonbian Giza Eskubideen aldeko programa garatzeko. Azkenik, Prestaturik erakundeak 6.900 euro izango ditu ‘Duintasunaren alde elkarrekin’ programa gauzatzeko.

Zuzenak

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzordeak Zuzenak Kirol Klubarekin sinatutako finantzaketa-hitzarmena onartu du, 2025-2026 denboraldian dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak garatzeko.

Udal Kirol Zerbitzuak 167.000 euro bideratuko ditu Gasteizen bizi diren eta desgaitasuna duten pertsonen artean kirol egokitua sustatzea eta kirol arloan aukera-berdintasuna bultzatzea helburu duen akordio honetara.

Bi erakundeen arteko lankidetzari esker, egokitutako jardueren egutegi zabala garatu ahal izango da, bai prestakuntzakoak, bai lehia arlokoak.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies