Noticias del País Vasco

Teodoro Dublangeko tunela berritu egin da IDarteren esku-hartze artistikoari esker

  • IDarteko ikasleek gaur hasi dituzte lanak San Martingo udal-bulegoen aurreko pasabidean
  • Jarduera Udalaren eta IDarteren arteko lankidetza-hitzarmenarekin lotuta dago eta espazio publikoan sormen-proiektuak bultzatzea du helburu

 

Vitoria-Gasteizko Udalak eta Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolak, IDartek, beste esku-hartze artistiko bat jarri dute abian espazio publikoan, bi erakundeek duela hiru urtetik duten lankidetza-hitzarmenaren barruan. Oraingo honetan, lanak Teodoro Dublang Margolariaren pasealekuko tuneletako batean egiten ari dira, San Martingo udal-bulegoen aurrean.

Diseinuko graduko lehen mailako ikasleek gaur hasi dituzte lanak eta gaur egun iluna eta erakargarritasun gutxikoa den pasabide horren itxura hobetzea izango dute helburu, espazio atseginagoa, argitsuagoa eta biziagoa izan dadin. Kolorearen, konposizio grafikoaren eta sormen-elementuen bidez, kalitate bisual handiagoa ematea eta oinezkoen joan-etorria atseginagoa izatea lortu nahi da.

“Talentu gazteak funtsezko zeregina du hiri-eraldaketa horretan, eta Udaletik aukerak sortzen jarraituko dugu hirian adierazteko aukera eman ahal izateko”, nabarmendu du Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak.

Esku-hartzea Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailaren eta IDrteren arteko hitzarmena berritzearen barruan kokatzen da. Hitzarmena 10.000 eurokoa da, eta hiriko hainbat puntutan sormen-proiektuak bultzatzera bideratuta dago. Aurreko urteetan, akordio horri esker, telefono-kabina zaharrak aldatu ahal izan dira, edo Zaramagako Amurrio kalean esku-hartze artistikoa egin.

“Jarduera horiek ikasleen prestakuntza aberasten dute eta gure auzoei begirada berriak gehitzen dizkiete, gaineratu du Artolazabalek.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies