Noticias del País Vasco

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Forondako Aireportuko Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldiak inauguratu ditu

  • Volotea konpainiak astelehen, ostegun, ostiral eta igandeetan eskainiko ditu Espainiako bi hiriburuekiko konexioak

Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateak gaur arratsaldean inauguratu ditu Forondako Aireportutik Madrilera eta Bartzelonara joateko aire-ibilbide berriak. Espainiako airelineak bi hiriburuen arteko konexioak programatuko ditu astelehen, ostegun, ostiral eta igandeetan.

“Gaurkoa garrantzitsua da, gure aireportua sendotzeko eta indartzeko urrats erabakigarria ematen ari garelako. Volotearen konexio berriekin gure helburuetako bat beteko dugu; hau da, Espainiako bi hiriburu nagusietara iristea. Horrez gain, Madrilen eta Bartzelonaren bidez, Forondak nazioarteko helmuga nagusiekin izango duen lotura ere hobetuko dugu, lehen mailako aireko bi hub baitira”, adierazi du alkateak.

“Operatiba horrek Gasteizen proiekzioa hobetuko du eta tokiko ekonomian eragina izango du turismoaren eta enpresaren ikuspegitik. Konexio berri horiekin, Foronda bidaiarien aireportu gisa erakargarriago bihurtuko da, orain arte kargan erreferente izan ondoren. Modu koordinatuan lanean jarraituko dugu Forondako jarduera garatzeko, hazten jarraitzeko prest dagoen aireportua baita”, gaineratu du.

Ekitaldian izan dira, halaber, Marisol Garmendia, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria; Miguel Ángel Páez, Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriko sailburuordea; Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia; Begoña Llarena, Gasteizko Aireportuko zuzendaria eta Gabriel Schmilovich, Voloteako estrategia-zuzendari nagusia.

Alkatearekin eta hedabideekin batera, 17:30ean Bartzelonatik iritsi den lehen hegaldia ikusteko aukera izan dute. Bestalde, Madrildik etorritako lehen bidaiariak 18:10ean iritsi dira Forondara.

Foronda

Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak Forondako aireportuaren jarduera bultzatzen du. Hala, Arabako aerodromoa sustatzeaz eta garatzeaz arduratzen den VIA sozietatearekin hitzarmena du sinatuta.

Udalak, beste erakunde batzuekin batera, EAEko hiriburuko azpiegitura estrategiko horretan salgaien eta bidaiarien trafikoa handitzeko ekintzak kofinantzatzen ditu. Hain zuzen ere, 2025eko urtarriletik irailera bitarte, 225.800 bidaiari inguru erregistratu dira; hau da, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, % 11ko igoera izan da.

Voloteak abian jarritako zerbitzu berriari esker, Gasteizko aerodromoak (AENAk kudeatzen du) eskainitako eserleku kopurua 100.000 eserlekutan handituko da. Aireportuak, gaur egun, Alacant, Sevilla, Bergamo eta Charleroirako hegaldiak programatzen ditu erregulartasunez.

2026ko martxotik aurrera, gainera, gasteiztarrek Málagara eta Palmara bidaiatu ahal izango dute.

Forondak, halaber, charter hegaldien eskaintza zabala du toki erakargarrietara, hala nola Egiptora, azaroaren 24an; Istanbulera eta Bratislavara, abenduaren 4an. Gainera, abenduaren 5ean lau hegaldi, aterako dira Vienara, Veneziara, Veronara eta Bratislavara.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies