Landatxo gizarte-etxea 40. urteurrena prestatzen ari da 2026rako, auzoari irekitako bilera batekin
- Miren Fernandez de Landa zinegotziak kolektibo eta eragile sozial ezberdinen arteko loturak sendotzeko aukera gisa planteatu du
Miren Fernandez de Landaren adierazpenak (mp3)
Landatxo gizarte-etxea Gasteizko muinoan ireki zuten 1986an. 40. urteurrenaren ospakizuna prestatze aldera, arduradunek auzoari irekitako bilera bat antolatu dute haien ekarpenak jasotzeko. Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiko eta Gizarte Etxeetako zinegotziak esan du topaketa “aukera bat” dela “kolektibo eta gizarte eragile desberdinen arteko harremanak sendotzeko, elkarlaneko ekintzen eta proiektuen bidez”.
Alde zaharreko auzotar eta kolektiboentzako lehen bilera irekiaren helburua gizarte-etxearen 40. urteurrenaren ospakizunaren inguruan egon daitezkeen itxaropenak ezagutzea da. Hitzordua datorren ostegunean, azaroak 13, izango da, 15:30ean, gizarte etxean bertan, eta urteurren berezi honen antolaketan eta ospakizunetan parte hartu nahi duten pertsona guztiak joan daitezke. “Guztiak protagonista sentitzea nahi dugu”, azpimarratu du Fernandez de Landak.
Landatxo gizarte-etxea 1986ko ekainean inauguratu zen, eta hiriko lehenengoetakoa izan zen. Aurretik, 1985ean, Sansomendiko zentro soziokulturala ireki zen, eta 1987an Abetxuko eta Ariznabarrako gizarte-etxeak iritsi ziren. Lau zentro horiek Gasteizko gizarte-etxeen egungo sarearen muina izan ziren, eta arrakasta eta aintzatespen ugari lortu dituzte.
Kartela (PDF)

