Iparralde 2ko ate automatikoak instalatzeko lanei esker, burutu dira gizarte-etxea irisgarri bihurtzeko lanak
- Ekimena Eginaren Eginez elkarteak proposatu zuen, ‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ programaren barruan
Iparralde 2 eraikinean ate automatikoak jarri berri dira, eta horrek gizarte-etxeko instalazioak irisgarri bihurtzeko lanak burutu ditu. Ekimena, 38.317 euroko kostuarekin, Eginaren Eginez Arabako pertsona ezinduen elkarteak proposatu zuen ‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ programaren barruan, eta Errege-erregina Katolikoen kaletik oztoporik gabe sartzea ahalbidetzen du.
Albo baterantz irekitzen diren ate berriek ate zabukaridunak dituzte. Eraberritze-lanetan, gainera, oin-zatar berri bat jarri dute, sartuta. “Mantentze Zerbitzuaren helburuen artean dago pertsona guztientzako udal-eraikinen irisgarritasun osoa lortzea, eta ildo horretan ari gara lanean. Ate berri horiek uztailean Aranalde kiroldegian sarbide automatizatua jarri ondoren emandako beste pauso bat dira. Aurretik, Iparralde 1 eta Hegoalde eraikinetan, automatizatze-lanak egin genituen”, zehaztu du Izaskun Reyes Mantentze-lanetako zinegotziak.
Bestalde, Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak nabarmendu du “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” oso tresna garrantzitsua dela hiria eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Jarduketa hori, zehazki, Eginaren Eginez elkarteak laugarren edizioan (2024-2025) egindako “Irisgarritasun unibertsal erreala eta eraginkorra” izeneko proposamenaren barruan sartzen da. Helburua zen gizarte-etxeetako eta kiroldegietako ate batzuk automatizatzea eta zoladurak egokitzea. Azaroaren 16ra arte egongo da bosgarren ediziorako proposamenak aurkezteko epea irekita. Aurrekoan jasotako ekimenen kopurua gainditu dugu dagoeneko eta oraindik hamar egun geratzen dira. Beraz, gure udalerria hobetuko duten alderdiak planteatzen jarraitzera animatzen ditut herritarrak”, adierazi du.






