Noticias del País Vasco

IDarteko arte gazteak Teodoro Dublangeko tunela berritu du

  • Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailaren eta IDarteren arteko lankidetzaren emaitza izan da esku-hartzea, espazio publikoan proiektu sortzaileak bultzatzeko

Teodoro Dublang margolariaren pasealekuan, San Martingo udal-bulegoen parean, dagoen tunelak irudi berria du jada, IDarteko ikasleek azken astean egindako esku-hartze artistikoaren ondoren. Vitoria-Gasteizko Udalak eta Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolak hiriko hainbat tokitan sormen-proiektuak sustatzeko adostutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da jarduera.

Emaitza espazio atseginagoa, argitsuagoa eta bisualki erakargarriagoa da, lehen zuen itxura ilun eta ez oso abegikorra erabat aldatuta. Ingurune horretarako espezifikoki diseinatutako konposizio grafikoen eta kolorearen bidez, ikasleek pasabidearen pertzepzioa eraldatu eta oinezkoen joan-etorria atseginagoa egin nahi izan dute.

Gainera, konposizioak garatzeko, ikasleek Alemaniako eskola eta Bauhausen oinarriak hartu dituzte erreferentziatzat, eta beren lengoaiarekin eta ingurunera egokituta berrinterpretatu dituzte, diseinu originalak sortzeko.

Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak tunela bisitatu du gaur, azken emaitza ezagutzeko eta IDarteko zuzendaritzarekin, irakasle arduradunekin eta proiektuan parte hartu duten ikasleekin biltzeko. Bertan, bi erakundeen arteko lankidetza aktiboa nabarmendu du.

“Proiektu hau lankidetzan ari garenean egin dezakegunaren adibide ona da. Era berean, tokiko artea hedatzen laguntzen dugu eta ikasleei aukera ematen diegu beren ezagutzak espazio errealetan praktikan jartzeko”, adierazi du Artolazabalek.

 

Zinegotziak berretsi egin du, halaber, lan-ildo horri eusteko eta finkatzeko Udalak egindako apustua. Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak IDarterekin 2022an lehen aldiz sinatu zuen hitzarmenak, 10.000 euroko aurrekontua duenak, hirian ekimen artistiko berriak garatzen jarraitzea ahalbidetuko du.

“IDarterekin lanean jarraituko dugu. Akordio honek aukera ematen digu espazio publikoaren kalitatea hobetzen duten, gure auzoei nortasuna ematen dieten eta sormena herritarren egunerokotasunera hurbiltzen duten esku-hartzeak bultzatzeko”, azpimarratu du.

Aurreko edizioetan, hitzarmena honi esker, telefono-kabina zaharrak eraldatu ahal izan dira, eta Zaramagako Amurrio kalean esku-hartze artistikoa egin.

 

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies