Noticias del País Vasco

Gasteizko Udalak San Martingo parkeko jolasgunea berrituko du

  • Aste honetan desmuntatuko da egoerarik txarrenean dagoen jokoetako bat, eta jarraian espazioaren eraberritze integralerako proiektua prestatzen hasiko dira

 

Beatriz Artolazabalen adierazpenak (mp3)

Vitoria-Gasteizko Udaleko Espazio Publikoaren eta Auzoen Saila San Martingo parkeko jolasgunea osorik berritzeko proiektua amaitzen ari da, eta datozen hilabeteetan lizitatuko da. Lehenengo urrats gisa, aste honetan, egun egoera txarrean dagoen joko bat desmuntatuko da. Joan den astearen amaieran balizatu zen, segurtasun-arrazoiak zirela eta.

Gaur egun, parkeak bi jolasgune ditu: bata, desmuntatuko den elementuarekin, eta, bestea, eskaladarako jolasarekin, zabuekin eta kulunka-jolasekin. Horietako batzuk diseinu berrian berrerabiltzeko berreskuratu egingo dira.

Etorkizuneko proiektuak espazio osoa berrantolatzea eta modernizatzea planteatzen du, belaunaldi ugarirentzako egonaldi eremu gisa sustatuz, haurrentzako jolas eremu berezituekin, kirola egiteko elementuekin eta merenderoak eta atseden hartzeko guneak izango dituen gune berri batekin.

“San Martingo parkea hiriko berdegune handietako bat da, eta bertako jolasguneak egoera ezin hobean egotea nahi dugu”, adierazi du Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak. “Aste honetan egiten ari garen desmuntaketa-lana berrikuntza zabalago baten lehen urratsa da, eta espazio seguruagoa, irisgarriagoa eta adin guztietarako pentsatuagoa sortzea ahalbidetuko du”.

Zinegotziak gaineratu duenez, desmuntatze-lanak aprobetxatuz, txorko berriak ere egingo dituzte eta azalera etorkizuneko eraberritze-lanetarako prestatuko dute. “Datozen egunetan proiektua kontrataziora bidaliko dugu lizitatzeko, eta, esleitu ondoren, auzoko bizilagunek aspalditik eskatzen duten aldaketa bati ekin ahal izango diogu”, esan du amaitzeko.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies