Gasteizko Ikerlan Feministen VI. Lehiaketako sariak banatu ditu Berdintasun Zerbitzuak
- Eraldaketarako tresna gisa eskaladari buruzko proposamen bat eta indarkeria matxistagatik akusatutako gizonei laguntza eraldatzailea emateko esperientzien inguruko beste bat izan dira saridunak
Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministaren Eskolaren esparruan antolatutako ikerketa feministako lanen VI. Lehiaketak saritutako proposamenen berri eman du.
Berdintasun Zerbitzuak María Francisca Masek aurkeztutako ‘Escalada como herramienta para la transformación. Investigación-Acción-Participativa-Feminista para abordar la práctica deportiva desde una perspectiva interseccional’ (eskalada eraldaketarako tresna gisa. Ikuspegi intersezionaletik kirola lantzeko ikerketa-ekintza-partaidetza-faminista) ikerlana eta Joseba Gabilondok eta Borja Muñozek aurkeztutako ’Más allá del castigo: experiencias de acompañamiento feminista y restaurativo o transformador de hombres acusados de violencia machista en Euskal Herria’ (zigorraz harago: Euskal Herrian indarkeria matxistaz akusatutako gizonezkoei zuzendutako laguntza feministako eta errestauratiboko edo eraldatzaileko esperientziak) ikerlana saritu ditu.
Saria eskuratu duten ikerlan-proposamenek 5.000 euro (bakoitzak) jasoko dituzte eta 2025eko azarotik 2026ko maiatzera bitarte egingo dituzte. Gainera, EHUko Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasuna. Berdintasun Eragileak masterraren laguntza izango dute.
“Zorionak irabazleei. Seigarren edizio honetan, 5.000 euroraino handitu dugu saria, lehiaketa honi bultzada berria emateko, Jabetze Feministarako gure Eskolaren ekimen garrantzitsuenetako bat baita”, azpimarratu du Gasteizko Berdintasun zinegotziak.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: EHUko Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasuna. Berdintasun Eragileak masterreko ordezkari batek; Ikerlan eta Estatistikak Zerbitzuko ordezkari batek eta Berdintasun Zerbitzuko ordezkari batek.
Bi ikerlanen aurkezpen publikoa ekainaren 4an egingo da, 18:30ean, Emakumeen Etxean.



