Gasteizek bat egin du 22q11 sindromea ikusarazteko proiektuarekin
- Hori dela eta, bihar Udaletxeko fatxada gorriz argiztatuko da
Bihar, azaroak 22, larunbata, Gasteizko Udalak “Luces por el 22q” ekimenarekin bat egingo du 22q11 sindromea ikusarazteko helburuarekin. Ekimen honen arduradun den 22q Sindromea elkarteak oihartzun mediatikoa lortu eta herritarrak kontzientziatzea du helburu. Proiektu honen bidez kaltetuak eta haien familiak bizi duten egoera konplexua ezagutarazi, eta gizartearen babesa lortu nahi dute.
22q11 sindromea 22. kromosomak eragindako alterazio genetikoa da, eta enbrioi-garapenarekin lotutako arazoak sortzen ditu, eta 4.000 jaioberriko 1ekoa da intzidentzia.
Zailtasun handiak izaten dira diagnostikoa egiteko, tratamendu eta terapia espezializatuak eskuratzeko eta, aldi berean, laguntza ekonomikoak lortzeko eta kalitatezko arreta jasotzeko.

