Energia-komunitateek trantsizio energetikoan duten zereginari buruzko biltzarra izango da Goiuri Jauregian
Goiuri Jauregiko Martín Salinas aretoan, gaur eta bihar, Arabako Energia Komunitateen Biltzarra izango da. Arabako Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatu dute, eta Tokiko eremutik eraldaketa globalera goiburuarekin, adituak, erakundeetako ordezkariak eta gizarte-eragileak bilduko dira, esperientziak partekatzeko eta energia-komunitateen orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko.
Bi jardunaldi horietan, energia-komunitateek trantsizio energetikoan duten zeregina, konponbide berritzaileak eta lurraldean arrakasta izan duten kasuak jorratuko dira, bai eta haietarako finantzaketa erabilgarria eta gizartean duten eragina ere.
Hitzaldiez eta eztabaida-mahaiez gain, kongresuak networking-a eta lankidetzarako guneak eskainiko ditu, Arabako energia-komunitateen sarea indartzeko eta jardunbide egokien trukea bultzatzeko.
Hitzordu horrekin, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak berretsi egiten dute beren konpromisoa, pertsonak erdigunean jartzeko, jasangarritasuna bultzatzeko eta erresilientzia komunitarioa indartuko duen energia-eredu baten alde egiteko.




