Noticias del País Vasco

BIZANek hilean 250 jarduera erabakitzen eta antolatzen diren batzordeetako kide izateko kanpaina aurkeztu du

 

  • Gaur egun, 60 urtetik gorako 300 pertsona inguruk osatzen dute sareko 16 zentroetako partaidetza-organo nagusia
  • Izena emateko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik

 

BIZANek kanpaina berria aurkeztu du gaur, hilean batez beste 250 jarduera erabakitzen eta antolatzen dituzten batzordeetan sartzeko. Gaur egun, 60 urtetik gorako 300 pertsona inguruk osatzen dute sareko 16 zentroetako partaidetza-organo nagusia. Izena emateko epea azaroaren 1ean ireki zen eta azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

Jarduera batzordeak dira BIZANren bihotza, hala laburbildu du Lucho Royerok, Gizarte Politiken zinegotziak. Batzordeak arduratzen dira hirian banatutako zentro guztietan egiten diren jarduerak proposatzeaz, erabakitzeaz, diseinatzeaz, antolatzeaz eta ebaluatzeaz. Eta beti haien erara, haien gustura. Hain zuzen ere, kanpaina honen leloa da ‘Eraiki BIZAN zure erara’.

BIZANra joaten diren pertsonek erabiltzaile gisa bakarrik joateko edo zentroen bizitzan gehiago inplikatzeko aukera dute, ideiak emanez eta hileko programazioaren antolaketan parte hartuz. Batzordeek taldean lan egiten dute, eta gutxienez hiru pertsonak osatzen dituzte. “Haiek dira sorkuntzaren motorra BIZANen. Batzordeetan pertsona bakoitzak bere esperientziarekin, ezagutzekin eta interesekin lagundu ahal izateko aukera eskaintzen da”, azpimarratu du Royerok, eta esperientzia hori bizitzera animatu ditu erabiltzaileak.

BIZAN zentro bakoitzean 8 batzorde egon daitezke gehienez, eta horietako bakoitzak urteko bere aurrekontua izaten du. Bakoitzak gai bat jorratzen du, eta horrek ekintza eskaintza zabala bermatzen du. Batzordeek lantzen dituzten gaiak honako hauek dira: ikus-entzunezkoak, hezkuntza, aisialdia, irakurketa, eszenikoak, osasuna, txangoak eta sozialak.

Batzordeak osatzen dituzten pertsonek hiru urtez jarraian parte har dezakete batzorde berean, batzorde batean edo bitan parte har dezakete aldi berean, eta beti jasotzen dute proposatutako ekimenak garatzeko laguntza teknikoa. Jarduerak antolatzeaz gain, batzordeetako pertsonek topaketa-jardunaldiak, prestakuntza-saioak eta bilera orokorrak egiten dituzte, beren esperientziak partekatzeko.

Gaur egun, batzordeek, oro har, mota guztietako 250 jarduera antolatzen dituzte hilean. Zer antolatu taldekideek erabakitzen dutenez, eskaintza zentro bakoitzeko erabiltzaileen gustu eta interesetara egokitzen da. Izena eman nahi dutenek edozein BIZAN zentrotan edo Florida parkean dagoen BIZAN Info bulegoan egin dezakete.

Kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan Pilar Holgado, Maritxu Gamboa eta Miguel Blanco izan dira. Hiru BIZAN zentrotako jarduera-batzordeetako kideak dira eta jende gehiago animatu nahi izan dute jarduera-batzordeetako kide bihurtzera.

Pilar Holgadok adierazi duenez, “oso pozik dago niri gustatzen zaizkidan eta beste batzuei ere gustatzen zaizkien gauzak beste pertsona batzuei eskaintzeko aukera dudalako. Gainera, beste pertsona batzuekin harremanak izateko eta gustura egoteko aukera ematen du”. Bestalde, Maritxu Ganboak ziurtatu duenez, batzordeetako kide izateak “aberastasun pertsonala ematen dit. Esperientzia berriak bizitzeko, bizitzako etapa honetaz gozatzeko eta ideia desberdinak dituzten beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera duzu. Ez diezu beste batzuei mesederik egiten, zuk jasotzen dituzu onurak”. Azkenik, Miguel Blancok adierazi du bere ustez garrantzitsuena “besteei eman diezaiekedana” dela. “Lagundu egiten dudala sentitzen dut, eta lagundu ezin duten horiengatik egiten dut”. Gainera, eskerrak eman nahi izan ditu jarduerek harrera ona izaten dutelako, eta adierazi du “batzordeak profesionalek iritsi ezin duten lekura iristen direla”.

Informazio-liburuxka (PDF)

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies