Noticias del País Vasco

Aste honetan, Udalak tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina, “Aldatu txipa eta erosi hemen”, indartuko du

  • Babesgabetuen plaza inguruko merkataritza-guneak deskontu-kupoiak banatuko ditu ‘Erosketa kateatuak’ ekimenari esker
  • 12 eta 25 urte arteko gazteek azaroaren 22an, larunbatean, Gasteizko Zabalgunean egingo den escape roomean parte hartu ahal izango dute

 

Vitoria-Gasteizko Udalak aste honetan “Aldatu txipa eta erosi hemen” tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina indartuko du. Proposamen horren bidez, Merkataritza Zerbitzuak herritarrak animatzen ditu hiriarekin eta hurbileko merkataritzarekin berriz konektatzera eta auzoko establezimenduetan erostearen balioa berriro ezagutzera: esperientzia hurbila, gizatiarra eta jasangarria da, hiriko bizitza eta ekonomia indartzen dituena.

Gasteizko hiru merkatarik modu aktiboan laguntzen dute Udalak sustatutako ekimen honetan, tokiko merkatariei aurpegia emanez. Amaia Sánchez, ‘Pescados del Cantábrico’ saltokikoa; Elda García, ‘Óptica y Audición Ballester’ saltokikoa; eta Iñigo De Marcos, ‘Txik Txak’ gizonezkoen arropa-dendakoa dira.

“Haien istorioek Gasteizko saltoki txikien ezaugarri diren konpromisoa, hurbiltasuna eta arreta pertsonalizatua islatzen dituzte, eta kontsumitzaileekin emozionalki konektatzea bilatzen dute”, adierazi du Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak.

Sentsibilizazio-kanpainaz gain, Udalak bi dinamizazio-ekintza jarri ditu martxan. Horien helburua urrian eta azaroan zehar tokiko merkataritza herritarrengana hurbiltzea eta hiriko merkataritza-guneetan jarduera sortzea izango da.

‘Erosketa kateatuak’ kanpainarekin, erosleek atxikitako hainbat saltokitan egin ditzakete erosketak, deskontu-txartelen bidez. Horrela, bisita eta kontsumoa sustatzen dira aipatutako guneetako hainbat dendatan.

“Urriaren amaieran Badaiako merkataritza-gunean gozatu ahal izan genuen, eta aste honetan Babesgabetuen merkataritza-gunean aktibatu dugu. Ez galdu aukera”, adierazi du Nanclaresek.

Bestalde, 12 eta 25 urte arteko gazteek “DendaScape: Txipen bila” tokiko merkataritza beste modu batera ezagutzeko proposamen berritzailean parte hartzeko aukera izango dute. ‘Escape-room” formatua eta hiriko ginkana formatua nahasten ditu, esperientzia ludiko, teknologiko eta parte-hartzailea eskaintzeko. Larunbat honetan Zabalgunean eta hilaren 29an, larunbatean, Alde Zaharrean, egingo da.

 

Informazio gehiago: Gasteizko udal webgunean 

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies