Noticias del País Vasco

Alkateak harrera egin dio Udaltzaingoko intendente berriari

Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkatea eta César Fernández de Landa  Herritarren Segurtasunerako zinegotzia Roberto Álava Udaltzaingoko intendente berriarekin bildu da gaur goizean. Intendente berriak aste honetan hartu du kargu berria.

Udaletxean egindako bileran, alkateak eta zinegotziak ongietorria eman diote, eta polizia-zerbitzuari buruzko gaiak aztertu dituzte, labur-labur. Etxebarriak eskerrak eman dizkio arduradun berriari Gasteizekin hartutako konpromisoagatik, eta Udaltzaingoaren baliabideak indartzen jarraitzeko Udalaren babesa helarazi dio.

Roberto Álava Gasteizko Udaltzaingoaren historiako lehen intendente bihurtu da uztailean deitutako hautaketa-prozesua gainditu ondoren. Ertzaintzatik dator. Bertan ibilbide profesional luzea egin du, eta, 2017tik, Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko buru izan da. Horren aurretik, Arabako hiriburuan Ertzaintzako komisarioa izan zen.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies