Noticias del País Vasco

1.600 negozio inguruk bat egin dute jada Udalak sustatutako “Aldatu txipa eta bilatu hemen” bilatzailearekin

 

Dagoeneko 1.597 negoziok bat egin dute Gasteizko Udalak sustatutako “Aldatu txipa eta bilatu hemen” bilatzailearekin, Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi María Nanclaresek gaur goizean egindako batzorde batean iragarri duenez.

Elikagaien, modaren eta elektronikaren arloko saltokiak, edertasunaren, osasunaren, aisialdiaren eta entretenimenduaren arloko enpresak, kafetegiak, tabernak, jatetxeak eta gaueko lokalak, eta abarrak daude zerrenda horretan.

“Tresna honen bidez, gasteiztarrei gure hiriko gertuko establezimenduek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzu guztiak bistaratzeko baliabide digitala eskaintzen dugu”, adierazi du Nanclaresek. “Era berean, negozioei erakusleiho digitala eskaintzen diegu Udalaren webgunean, Interneten duten ikusgarritasuna handitzeko”, gaineratu du zinegotziak.

Ekimen horri esker, erabiltzaileak bilaketa librea egin dezake, edo ezarritako kategorien bidez bilatu. Establezimendu jakin bat aurkitzeko mapan nabigatzea nahiago dutenek ere badute aukera hori.

Udalaren webgune barruan (www.vitoria-gasteiz.org) dagoen “Aldatu txipa eta bilatu hemen” webguneko bilatzaileak 2023an eman zituen lehen urratsak eta, ordutik, bat egin duten saltokien zerrenda etengabe hazi da.

“Gure hiriko ostalaritza-lokalek eta saltokiek Udalak abian jarritako ekimen honetan izandako parte-hartzeagatik eskerrak eman nahiko nituzke. Sinergia interesgarriak bilatzea helburu duen lankidetza publiko-pribatuko beste adibide bat da”, azpimarratu du zinegotziak.

Proiektua Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEUren Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartuta dago.

Informazio gehiago

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies