Noticias del País Vasco

Vitoria-Gasteizko Udal Laborategia, glutena aztertzeko Espainian akreditazioa lortu duen lehenengoa, teknika aitzindari bati esker

  • Akreditaziorako Erakunde Nazionalak (ENAC) aitortu du immunoturbidimetria izeneko teknika aplikatzeko
  • Proteina hori deklaratuta ez zuten eta aztertutako 70 produktutatik % 7an glutenaren presentzia detektatu da

 

Vitoria-Gasteizko Udal Laborategiak, Osasun Publikoko Zerbitzuak kudeatzen duenak, akreditazio berri bat lortu du. Horri esker, elikagaietan glutena detektatzeko teknika berritzaile bat, immunoturbidimetria izenekoa, aplikatzen Espainiako lehen laborategia izango da. Akreditaziorako Erakunde Nazionalak (ENAC) eman dio aitortza, eta zerbitzu horrek elikagaien kalitatean eta segurtasunean erreferente gisa duen posizioa indartzen du.

San Bizente aldapan dagoen Udal Laborategiak gluten-analisiak egiten ditu araudia betetzen dela egiaztatzeko eta kontsumitzaileen babesa bermatzeko. Lan horren esparruan, Osasun Zerbitzuak lankidetza-hitzarmena du Arabako Zeliakoen eta Zeliako Senideen Elkartearekin (EZEBA). Hitzarmen horren bidez, Gasteizen merkaturatzen diren elikagaien 70 analisi egiten dira urtean. Azterketa horien emaitzek agerian utzi dute glutena dutela aztertutako laginen % 7k, nahiz eta elikagaiek ez zuten zehaztuta proteina hori zutenik.

Gainera, Osasun Publikoko Zerbitzuko Osasun eta Kontsumo Unitatearekin lankidetzan, elikadura kontrolatzeko hainbat kanpaina egin dira. Azkenekoan, 35 lagin aztertu dira gozokiak saltzen dituzten establezimenduetan, eta kasuen % 6an glutena detektatu da. Ostalaritza sektorean, prestatutako 50 plater eta menu baino gehiago egiaztatu dira. Jasotako laginen % 10ek glutena zuen, baina ez zegoen hala zehaztuta.

“Datu horiek gogorarazten digute garrantzitsua dela establezimenduak zaintzea eta etengabeko aholkularitza ematea haien jardunbideak hobetu eta elikagai seguruak eskain ditzaten”, nabarmendu du Maider Etxebarria alkateak.

Akreditazio berri horri aurten bertan saiakuntza-laborategietan glutena detektatzeko erabili ohi den teknika baterako lortutakoa gehitu behar zaio. Horrek guztiak zerbitzuaren analisi-gaitasunak handitu ditu. Gasteizko alkateak adierazi du pozik dagoela aitortza berri horrekin, eta nabarmendu du teknika berria gaur egungoak baino azkarragoa eta zehatzagoa dela”. Era berean, abal horrek Udal Laborategia sendotzen duela adierazi du. “Bere ospea indartu dugu kalitate, babes eta segurtasun handiagoko zerbitzua eskainiz, pertsona guztien beharretara egokitua”, azpimarratu du Etxebarriak.

Udal-baliabide horretan kualifikazio handiko 14 profesionalek lan egiten dute, eta lehen mailako azpiegitura, metodologia eta kalitate-estandarrak dituzte.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies