Noticias del País Vasco

Udalak Zuzenak Kirol Elkartearekin duen konpromisoa berretsi du 2025-2026 denboraldirako

Zuzenak Kirol Elkarteak 2025-2026 denboraldirako kirol-egitura aurkeztu du gaur goizean. Lehen taldea gurpildun aulkiko saskibaloiko Lehen Mailan lehiatuko da berriro, eta Zuzenak B taldeak Ipar Ligan. Gainera, txikienek prestatzen eta gurpildun aulkiko saskibaloiaz gozatzen jarraituko dute, elkarteak harrobiaren eta kirol inklusiboaren alde egiten duen apustua sendotuz.

Martín Pérez lehen taldeko kirolariak, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateak, Jon Urresti Vital Fundazioko presidenteak, Itxaso Carrillo Zuzenak Fundazioko presidenteak eta Rubén Martínez Zuzenak Kirol Elkarteko kirol-zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan eman dituzte denboraldi berriari buruzko xehetasunak.

Etxebarriak babesa agertu dio klubari denboraldi berriari begira, eta erakunde publiko gisa duen inplikazioa aitortu du: “pertsona guztiek kirolaz eta jarduera fisikoaz modu inklusiboan goza dezaten errazteko konpromisoa dugu. Konpromiso irmoa da, kirola gure hiriaren bereizgarrietako bat eta gizartea eraldatzeko tresna boteretsua delako: osasuna, bizi-kalitatea, bizikidetza eta ongizate indibidual eta kolektiboa sustatzen ditu”.

Vital Zuzenak Fundazioa Lehen Mailako talderik gazteena izango da, eta Alejandro Albainak zuzenduko du beste denboraldi batez. Azaroaren 8an, larunbatean, jokatuko du lehen partida ligan AGC UPV-IN taldearen aurka, Valentzian, eta etxean jokatuko duen lehen partida azaroaren 15ean, larunbatean, izango da Ariznabarra kiroldegian, UCAM Murtzia taldearen aurka.

Bestalde, Zuzenak B taldea Santiago Pablosek eta Iñaki Ibarretak zuzenduko dute eta urriaren 25ean hasi zuen Ipar Ligako bere ibilbidea.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies