Noticias del País Vasco

‘Todos pájaros’ lehen aldiz taularatuko da Euskadin ostiral honetan

  • Wadji Mouawaden lanak bikote israeldar-palestinar baten maitasun-istorioa kontatzen du tragedia klasikoarekin ukituekin

 

Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 50. urteurrenaren barruan, ‘Todos Pájaros’ lana iritsiko da lehen aldiz Euskadira. Wadji Mouawaden lan hau Felix Petite antzokiko agertokira igoko da ostiral honetan, 19:00etan, eta 3 orduko iraupena du.

“Wajdi Mouawad Kanadan bizi den autore libanoarra da. Parisko Theatre Nacional de La Colline antzokiko egungo zuzendaria eta Europako antzerkigintzako ezinbesteko partaidea da. Bere obra, zuzendaritza-lan eta testu asko ikusi ahal izan ditugu, hala nola  ‘Seuls’ o ‘Suteak’ besteak beste”, azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak aurkezpenean.

Gaurkotasun handiko antzerki-testua da eta bikote israeldar-palestinar baten maitasun-istorioa kontatzen du tragedia klasikoaren ukituekin. Ekintza batez ere Israelen garatzen da, testuinguru berezi baten barruan: maiteminduta dauden gizon eta emakume gazteen suizidio-boladak herrialde osoari eragiten dio. Bikote horien maitasuna ezinezkoa da haien jatorria dela eta, eta horregatik, beren burua hiltzea erabakitzen dute protesta gisa.

Ysarca konpainiak ekoitzitako lana Mario Gasek zuzendu du. Honako hauek osatzen dute antzezleen zerrenda: Vicky Peña, Pere Ponce, Aleix Peña Miralles, Candela Serrat, Chema de Miguel, Anabel Moreno, Lucía Barrado, Juan Calot, Nuria García eta Pietro Oliver.

‘Todos pájaros’ antzezlanaren txostena eta informazio gehiago udaleko webgunean

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies