Noticias del País Vasco

Udalak 6 milioi euro mobilizatuko ditu datozen bi urteetan Gasteizen etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko

Etxebarriaren gobernuak 2026 eta 2027 urteetarako 6 milioi euro mobilizatzea onartu du Tokiko Gobernu Batzordearen gaurko bileran, hiriko etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko eta irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.

“Egiaztatu dugu nabarmen handitu dela hiriko auzoetan eta Erdi Aroko Hirigunean obra horietarako laguntzen eskaeren kopurua. Lan horiek hiria berroneratzea eta gasteiztarren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen dute”, azaldu du Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateak.

6 milioi euroko zenbateko horrekin, 2026ko eta 2027ko ekitaldietan, jarraipena emango zaie hiriko auzoetarako eta Erdi Aroko Hirigunerako gaur egun indarrean dauden laguntza-lerroei.

Hiriko gainerako tokietarako laguntzei dagokienez (bi urte hauetan ere bi milioi euroko kontu-saila izan dute), 2026rako eta 2027rako konpromiso-kreditua aldatzea proposatu da, eta urte horietako zenbatekoa milioi bat euro handituko da. Horren arabera, bi milioi euroko zenbatekoa ezarriko da bi urte horietako bakoitzerako.

Erdi Aroko Hirigunearen kasuan, berriz, bi milioi euroko konpromiso-kreditu bat sortu da, 2026an eta 2027an banatuta, eta ekitaldi bakoitzeko milioi batekoa izango da.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies