Noticias del País Vasco

Udalak 385.000 euro bideratuko ditu 2026an kirol-jarduerak antolatzeko laguntzetara

Tokiko Gobernu Batzordeak datorren urterako kirol arloko dirulaguntzen deialdi orokorra onartu du gaur goizean. Udalak 385.000 euro bideratuko ditu irabazi-asmorik gabeko elkarteetara kiroletako eta aisialdiko programen antolaketa eta garapena sustatu eta bultzatzeko Vitoria-Gasteizen.

Deialdiak lau laguntza-lerro ditu: A taldea aisialdiko kirolerako, jolaserako jarduera fisikoetarako, urteko programetarako, kirol arloko ekitaldi herrikoietarako, txapelketetarako, lehiaketetarako, memorialetarako eta kirol- eta prestakuntza-campusetarako da. B taldea nazio mailako edo nazioarteko proiekzioa duten kirol-ekitaldi handiak antolatzera zuzenduko da. Bestalde, C multzoko laguntzak bertako kirola sustatzera bideratuko dira, hala nola euskal pilota, herri-kirolak edo Arabako boloak. D multzoko laguntzak kirol-taldeek Estatu mailako lehiaketa ofizial federatuetan parte hartzea bultzatzera bideratuko dira.

Erakunde interesdunek 20 egun baliodun (ALHAOn argitaratu ondoren) izango dituzte eskabideak aurkezteko. Era berean, Udal Kirol Zerbitzuak bi bilera informatibo (onlinekoak) deitu ditu azaroaren 6an, asteazkenean, 09:30ean eta 19:00etan, dirulaguntzen deialdiaren inguruan egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Bilerara parte hartzeko izen-ematea online egin daiteke.

Hitzarmenak

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzordeak Gasteizko Udalaren eta Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia klubaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu du 2025-2026 denboraldian emakumezkoen saskibaloiarekin lotutako jarduerak sustatzeko. Udal Kirol Zerbitzuak 115.000 euro bideratuko ditu akordio horretara.

Era berean, Autismo Araba Elkartearekin dirulaguntza-hitzarmena adostu dute, 2025-2026 ikasturtean autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonei zuzendutako jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak garatzeko eta finkatzeko. Kirol Zerbitzuak 18.100 euroko ekarpena egingo du horretarako.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies