Noticias del País Vasco

Montehermoso indartu egin da 2025ean eta 2026an egingo dituzten hainbat ekintzekin

 

  • Udal Gobernuak EH Bildurekin adostutako aurrekontu-zuzenketa bati esker kontratatutako Sustapen Planaren emaitza dira proposamenak

 

Sonia Diaz de Corcueraren adierazpenak

Maider Uriarteren adierazpenak

Montehermoso hainbat ekintzatan ari da lanean, Kulturuneak praktika artistiko garaikideak sortzeko, ekoizteko, bitartekotza-lana egiteko eta hedatzeko erreferentziazko gune gisa duen zeregina indartzeko eta ikusarazteko. Zehazki, sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko deialdiak sendotuko dira, Kulturuneari eta arte garaikideari lotutako kultura-komunitatea sendotuko da, gobernantza parte-hartzailea ezarriko da, Mediateka bultzatuko da eta bitartekotza-programak indartuko dira.

Ekimen horiek 2024an 40.000 euroan lizitatu zen Sustapen Planean jasota daude. Plan hori Udal-taldeak eta EH Bilduk hitzartutako aurrekontuen zuzenketari lotua dago, eta 250.000 euroko zenbatekoa du. Erabilgarri dagoen gainerako aurrekontua dokumentuak proposatzen dituen ekintzak inplementatzeko inbertituko da.

Zehazki, txostenak Montehermoso eta haren nortasuna bultzatzeko 17 ekintza jasotzen ditu. Horietatik 6 lehenetsi dira eskuragarri dauden giza baliabideak eta bitarteko ekonomikoak eta materialak kontuan hartuta, eta 2025ean eta 2026an garatuko dira.

“Montehermosok ez du bere norabidea aldatu beharrik; funtzionatzen duen arte garaikideari eskainitako zentroa da eta erreferentea da gai horretan, baina Plan honek alderdi batzuk hobetu ditzakeela erakusten digu. Kultura Sailetik argi daukagu kultur zentro hau sustatu beharreko balioa dela, eta hala islatu genuen gure 2024-2028 Plan Estrategikoan. Horregatik, horretarako bidea eta bitartekoak zehaztuta ditugun honetan, esperimentazioaren, pentsamendu kritikoaren, sorkuntzaren eta talentuaren aldeko apustua egingo dugu zalantzarik gabe, horrexek definitzen baitu Montehermoso”, adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak. 

Maider Uriartek ere, EH Bildu udal-taldeko zinegotziak, bere kulturunearekiko kompromisoa erakutsi du: “Oihaneder biziberritzeko plan honek erakusten du asko dagoela oraindik egiteke, argi geratzen da kultura zentro honen potentzial guztia aprobetxatuko duen eta jardun artistiko berriei atea irekiko dien ibilbide berria beharrezkoa dela. Orain martxan jarri behar da eta, gure ustez, ibilbide aberasgarria izango da; izan ere,  Gasteizen badago grin artistikoa, badago ikerketa artistikoa garatzeko gogoa, badaude artistak, badugu kultur zentro bikaina eta, orain, partida honi esker, badago hori guztia sendotzeko eta bultzada emateko nahia eta borondatea. Horretarako, gure konpromisoa adierazi nahi dugu lanean jarraitzeko lehenetsi diren 6 ekintzak urte honetan eta hurrengo urtean zehar gauzatu ahal izateko”.

 

Ezarri beharreko ekintzak

Lehenengo ekimenaren ardatza da gobernantza parte-hartzaileko mekanismoak diseinatzea, teknikariekin eta kulturaren arloko adituekin batera. Mediatekari eman beharreko bultzada ere aurreratuta dago. Horretarako, ikus-entzunezko artxibategia digitalizatu eta berreskuratutako funtsak hedatuko dira, eta balioa emango zaie.

Beste lan-ildo bat sorkuntzari eta ekoizpenari laguntzeko deialdiak indartzea izango da, egonaldi artistiko berriak eskainiz. Horretarako, Kulturuneko espazioak egokituko dira, planaren beste proposamen bati erantzuteko.

Azkenik, herritarrak kultura eta arte garaikidera hurbiltzea helburu duen lan-ardatz bat lehenetsi da, lankidetzako eta belaunaldien arteko praktiken bidez. Helburu horrekin, honako ekintza hauek hartu dira oinarritzat: Bitartekotza-programak indartzea. Ekintza horien bidez, Montehermoso herritarrengana hurbildu eta Vitoria-Gasteizko eta inguruko kultura arte garaikidearen arloko zentroari lotutako komunitatea sendotzen da. Hori guztia, auzoko pertsonak eta kolektibo kulturalak eta eskola-komunitatea azpimarratuz egingo da.

 

Montehermoso Kulturunearen sustapen-plana

Montehermoso Kulturunearen Sustapen Plana analisi estrategiko integrala da, lankidetza-prozesu baten bidez egindakoa. Prozesu horretan, Montehermosoko eta Kultura Zerbitzuko teknikarien taldeak eta kultura arloko eragile, artista eta tokiko sormen-ekosistemako erakundeetako ordezkari ugarik parte hartu dute.

Prozesu hori 2024ko irailetik 2025eko apirilera arte egin da, eta hilabete horietan hasierako diagnostikoaren azterketa egin da, eta, ondoren, laneko hainbat saio eta azterketa.

Dokumentu honen helburua da ibilbide-orri errealista izatea da, baina baita asmo handikoa ere, Montehermoso indartzeko, arte garaikidean erreferentziazko espazio gisa duen nortasuna sendotuz eta tokiko eta nazioarteko testuinguruan nodo kultural berezia sortuz.

Ondorio nagusi gisa, Montehermoso balio handiko zentroa dela ondorioztatu da, egungotzat jotzen diren proposamenekin eta tokiko esparru artistikoan eragin handia dutenekin. Hala ere, aurrera egiten jarraitzeko, bere arretagune estrategikoa, egitura operatiboa eta inpaktua sortzeko gaitasuna indartu behar ditu. Planak biltzen dituen 17 ekintzak hobetzeko 3 arlo horietan zentratzen dira.

Txostena amaitu ondoren, itzulketa-saioa egin da txostena prestatzen parte hartu zuten pertsonekin.

Montehermoso Kulturunearen Sustapen Plana (PDF).

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies