Noticias del País Vasco

Loari eta eskola-errendimenduari buruzko jardunaldia ireki du alkateak Europa Jauregian

  • Etxebarriak azpimarratu du atsedena dela “gero eta abiadura bizkorragoan dabilen” gizartearen erronka handienetako bat

 

Maider Etxebarria alkateak “Loa eta ikaskuntza” jardunaldia ireki du gaur goizean Europa Jauregian. Egitasmoak osasunaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloko profesionalak bildu ditu, atsedenak gazteen ongizatean eta errendimenduan nola eragiten duen hausnartzeko.

Irekiera-ekitaldian, Etxebarriak ziurtatu du atsedena dela “gero eta abiadura bizkorragoan dabilen” gizartearen erronka handienetako bat. Izan ere, bere hitzetan, gure gizartean, ordutegiak konprimitu egiten dira eta “ditxosozko pantailek egunak gehiegi luzatzen dituzte”. Horrez gain, alkateak bertaratutakoei adierazi dienez, “gazteen atsedena zaintzen duen hiria etorkizuna zaintzen duen hiria da”.

Irekiera-ekitaldian parte hartu dute, halaber, Carlos Egea mediku gasteiztarrak, Loaren aldeko Aliantzaren koordinatzaileak, eta Koldo Berganzok, Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariak.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies