Noticias del País Vasco

Larrialdietarako Arabako Funtsak 30.000 euro bideratu ditu Gazako laguntza humanitariora

  • Munduko Medikuak Palestina erakundeak kanpin-dendak, elikagaiak eta higiene-materiala banatuko ditu desplazatutakoen artean

 

Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak osatutako Arabako Larrialdietarako Funtsak (FAE) Deir al Balah udalerrira (Israelek irailaren 9an nahitaezko ebakuazioa egiteko emandako aginduaren ondorioz gehien kaltetutako guneetako bat da) joandako gazatarrei laguntza humanitarioa emateko 30.000 euro bideratzea onartu du. Ebakuatzeko emandako agindu hark desplazamendu masiboa eta muturreko baldintzak eragin ditu Gazako zerrendako biztanleen artean.

Munduko Medikuak erakundeak eskatu du laguntza hori, eta Munduko Medikuak Palestina tokiko erakundeko langileen bidez bideratuko da. Laguntza horri esker, kanpin-dendak, elikagaiak eta higiene-produktuak eskaini ahal izango zaizkie 61 pertsonari, horien artean 25 emakume eta neskatori eta 36 gizon eta mutikori (bost urtetik beherako 8 haur barne). Gainera, erakunde humanitarioetako langileen familiak izango dira premia biziko material horien onuradun, erakunde horietako batzuek beren jarduerak partzialki edo erabat eten behar izan dituztelako, beren langileek bizi dituzten baldintza zailak direla eta.

Gazako Zerrenda aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa jasaten ari da, nazioarteko laguntzaren etorrera geldiarazi duten blokeo eta sarbide-murrizketen ondorioz. Egoera nabarmen larritu da irailetik, Israelek Gaza hiria modu masiboan hustutzeko agindua eman zuenetik. Agindu haren ondorioz, milaka pertsonak gune humanitario deiturikoetara joan behar izan zuten. Eremu horiek ez dute horrenbeste pertsona hartzeko oinarrizko azpiegiturarik, eta muturreko pilaketa-baldintzak eta biztanleen osasunerako eta segurtasunerako arrisku larria sortzen dituzte. Oinarrizko zerbitzuak ematea zailtzen du egoera horrek.

Gatazka armatu luzearen, blokeo zorrotzaren eta biztanleen muturreko baldintzen ondorioz, larrialdi humanitario kritikoa sortu da, eta horrek erantzun koordinatua eta premiazkoa eskatzen du Gazako biztanleria zibila eta erakunde humanitarioetako langileak babesteko.

Deir al Balah herria, Zerrendaren erdialdean dagoena, da gehien kaltetutako tokietako bat. Bertan, bi milioi gazatarrek baino gehiagok pairatzen dituzte gatazka horren ondorio zuzenak (etengabeko bonbardaketak, behartutako ebakuazioak eta gero eta gosete handiagoa jasaten dituzte). 22 hilabetez etenik gabeko gerra jasan ostean, 1,4 milioi pertsona inguruk premiazko artikuluak behar dituzte babesa hartzeko.

Erakundeen laguntza

Ekarpen berri horrekin, Gazako gerra hasi zenetik, Arabako erakundeek hiru aldiz aktibatu dute Larrialdiko Arabako Funtsa (FAE). 2024ko otsailean, 60.000 euro bideratu zituzten premiazko laguntza medikora, UNRWA Euskadik hala eskatuta. Ondoren, uztailean, beste 50.000 euro onartu ziren desnutrizio larria duten haurrentzako premiazko elikadura-laguntzarako, Unicefek eskatuta. Guztira, 140.000 euro bideratu dira Gazako larrialdi humanitarioa arintzera.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies