Noticias del País Vasco

Udalak ‘2025eko Emakume Kartagileak’ aitorpena eman dio Begoña Etayori

  • Sari-banaketa ekitaldia datorren asteartean, urriaren 28an, egingo da Goiuri Jauregian

 

Berdintasun Zerbitzuak bultzatutako Emakume Kartagileak saria Vitoria-Gasteizen genero-berdintasunaren arloan eta indarkeria matxistaren aurka pertsonek, elkarteek, kolektiboek edo erakundeek egindako ibilbidea aitortzeko ekitaldia da.

“Emakume Kartagileak” terminoak Arabako hiriburuko lantegietan soldatapean lan egin zuten lehen emakumeei egiten die erreferentzia, baina kontzeptu zabalagoa ere jasotzen du, emakumeek genero-berdintasunaren alde egindako borrokarekin lotutako esanahi desberdinak irudikatzen dituena. Testuinguru horretan, historian zehar emakumeek partekatutako esperientzien eta aldarrikapenen ikurra da izen hori.

“Bigarren edizio honetan Begoña Etayo Ereñari emango diogu Emakume Kartagileak saria, feminismoaren aldeko bere konpromiso eta aktibismoa direla eta”, iragarri du Ana López de Uralde Berdintasuneko zinegotziak. “Etayo María de Maeztu Forum feministako kidea da, eta 2013an Irakurketa Feministako “ La hora violeta” Kluba jarri zuen martxan, Gasteizko Udalak sustatzen duen Jabetze Feministarako Eskolan hainbat talde dinamizatuz. Izan ere, Etayoren ustez, irakurketa feministako klubak emakumeak banaka edo taldean ahalduntzeko iturria dira. Oso ikuspegi egokia da”, gaineratu du.

Saria eman ondoren, mahai-ingurua egingo da, emakumeak Arabako fabrika eremuan soldatapeko langile gisa sartu izana landuz, eta arregatune nagusia emakume kartagileen kasuan izango da.

Hausnarketak hauek hartuko dute parte beren gogoetekin: Maribel Nájera de Ituerto, Fournierreko langilea lau hamarkadatan; Aritza Sáenz del Castillo Velasco, Historian doktorea EHUn eta ‘Naiperas, una memoria viva’ azterlanaren egilea; eta Zuriñe López de Sabando Sainz, Huts Laborategiko ekoizlea eta Heraclio Fournierren lan egin zuten hiru emakumeren borrokei buruzko ‘De chica en la máquina’ dokumentalaren zuzendaria.

Edurne Martín Ibarraran artearen historialariak moderatuko du mahai-ingurua. Hain zuzen ere, Arabako Fournier Karta Museoko (Bibat) bildumaren arduraduna eta  ‘Naiperas. Una memoria viva’ erakusketaren bultzatzailea da.

Gainera, bertaratzen direnek Itziar Yagüe abeslari eta konpositorearen eta Amaia Ureta piano-jotzailearen musika-emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies