Iradier Arenak Liburuak Trukatzeko XV. Azoka hartuko du urriaren 25ean eta 26an

- 2.000. urtetik aurrerako edizioak bakarrik onartuko dira eta gehienez 5 liburu trukatu ahal izango dira
- Jarduera osagarriak programatu dira: haurrentzako lantegiak, zuzeneko musika, ikuskizunak eta erakusketa bat
Liburutegien Eguna dela eta (urriak 24), Udal Liburutegien Sareak Liburuak Trukatzeko XV. Azoka antolatu du. Urriaren 25eko eta 26ko asteburuan, Iradier Arena liburuz, ipuinez eta komikiz beteko da, beste batzuekin trukatu ahal izateko.
2.000 urtetik aurrerako argitalpenak bakarrik onartuko dira, liburuen kalitatea eta gaurkotasuna hobetzeko, eta pertsona bakoitzak gehienez 5 truke egin ahal izango ditu. Gainera, ez dira honelako liburuak onartuko: testu-liburuak, unibertsitateko liburuak, informatikakoak, liburu teknikoak, geografiakoak, ikerketa soziodemografikoen ingurukoak, bidaia-gidak, azpimarratutako zatiak dituztenak, egoera txarrean edo puskatuta daudenak, aldizkariak, entziklopediak eta solteko liburukiak.
Herritarrek ekartzen dituzten liburuak 5.000 liburu baino gehiagorekin osatuko ditu Liburutegi Sareak. Izan ere, eskaintza anitzagoa izan dadin, liburu horiek trukerako prest jarriko ditu. Larunbateko ordutegia 11:00etatik 14:00etara, eta 17:30etik 20:30era bitartekoa da, eta igandekoa goizez bakarrik ordutegi berean.
“Truke Azoka beti da arrakastatsua, eta ez da harritzekoa, liburuei eskainitako bi jardunaldi baitira, irakurzaletasuna modu ludiko eta batez ere praktikoan sustatzea helburu dutenak. Gainera, familia osoarentzako plana eskaintzen du, etxeko txikienek liburuetara modu dibertigarrian hurbiltzeko aukera izan dezaten”, ziurtatu du Sonia Díaz de Corcuerak.
Jardueren programa
Asteburuan zehar, publiko guztiei (baina batez ere haurrei eta familiei) zuzendutako jardueren egitaraua antolatu da:
- Urriak 25, larunbata: 11:30etik 13:30era koilarekin egindako txotxongiloen tailerra egingo da haurrentzat eta, egurrezko koilarak ipuinetako pertsonaia bihurtuko dira. Ordu erdi geroago, 12:00etan, zuzeneko musikaren unea izango da Gasteizko Cheek to Cheek Jazz Arratsaldean, 17:30etik 19:30era, haurrentzako beste lantegi bat antolatu da. Bertan, egurrezko kuboak margotuko dituzte sormena eta istorioen asmakuntza sustatzeko, gero ausaz jaurtitzean, zorteak zehaztu duen horretatik abiatuta, istorio bat sortu dezaten. Lehen egunari amaiera emateko, zuzeneko musika gehiago izango da, 19:00etan, Cheek to Cheek Jazz Trioren eskutik.
- Urriak 26, igandea: 12:00etan Zirkozaurre konpainiaren ‘Vademekun’ familia ikuskizunaren txanda izango da, liburutegi batean girotutako zirku ikuskizuna da.
- Asteburu osoan: Gazte Hitzak 2025 lehiaketan saritutako lanen eta ID-Arteko (Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Eskola) ikasleek egindako ilustrazioen erakusketa egongo da ikusgai.
2024a: errekorreko urtea truke kopuruan
Liburuak Trukatzeko Azoka Vitoria-Gasteizko egutegian ondo finkatuta dagoen jarduera da eta, urtero, milaka lagun biltzen ditu. Adibidez, 2024an nabarmen handitu zen trukea; izan ere,10.262 truke lortu ziren eta orain arte erregistratutako kopururik altuena izan zen. Gainera, 2023an baino 3.402 gehiago izan ziren. Era berean, 3.950 pertsona bertaratu ziren, eta aurreko urtean sumatutako goranzko joera mantendu zen (ordukoa izan zen 2009an sortu zenetik pilatutako puru handiena). Nabarmentzekoa da, halaber, bertaratutako pertsonek oso asebetetze altua adierazi izan dutela ekimenaren inguruan, eta oso publiko fidela duela.
Udal Liburutegien Sareko sare sozial berriak
Udal Liburutegien Sareak publiko berrietara iritsi nahi du sare sozialen bidez. Horretarako, kontu berriak ireki ditu TikToken eta Blueskyn, gazteenengana eta biztanleriaren beste sektore batzuetara hurbiltzeko.
Liburutegiak herritarrengana hurbiltzeko eta herritarrak aldiro-aldiro liburutegietara hurbiltzera animatzeko asmoz, sareari, jarduerei eta funtsei buruzko edukiak argitaratuko dira formatu desberdinetan eta lengoaia egokiekin: bideoak, interakzioa, memeak edo tokiko idazleei buruzko bestelako dibulgazio-edukiak…
Kontu berri horiekin, Udal Liburutegien Sarea (@vgbiblio) Instagram, X, Facebook, Bluesky eta TikToken dago gaur egun.