Noticias del País Vasco

Haur eta nerabeek eta haien familiek hitzordua dute igande honetan Santa Barbara plazan, elkarbizitza, inklusioa eta aniztasunarekiko errespetua sustatzeko

  • Kulturarteko Topaketa izeneko kultura eta aisialdiko ekitaldia ‘Gasteiz Hobetuz Txiki’ egitasmoaren baitan egindako proposamen baten emaitza da

 

Datorren igandean, urriaren 19an, haur eta nerabeek eta haien familiek hitzordua dute Santa Barbara plazan. Kulturarteko Topaketa kultura eta aisialdiko ekitaldia izango da, ‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz Txiki’ programan egindako proposamen baten emaitza. Helburua inklusioa, bizikidetza, aitortza eta aniztasunarekiko errespetua bezalako balioak sustatzea da.

Hitzordua goizeko 10:30etik 14:30era izango da. “Haurrei eta nerabeei zuzendutako kulturarteko topaketa prestatzen ari gara. Bertan, hiriaren aberastasun kulturala ezagutu, baloratu eta goraipatzeko eta bizikidetzarako oinarrizko balioak sustatzeko aukera emango duten ikaskuntza-espazioak egongo dira”, zehaztu du Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak.

Ekintza honek Kalimba Musika Elkarteak eta Olabide ikastolako 6.B eta 6.D gelek 2023/2024 ikasturtean Haurren eta Nerabeen Elkargunean haurren partaidetzarekin egindako hiru forok aurkeztutako proposamenak batzen ditu. Ekimena ‘Hobetuz Txiki’ ekimenaren bidez jarri da martxan orain, hiriko hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin. “Elkargunean parte hartzen duten haur eta nerabeek oso modu aktiboan egiten dute, eta sustatu nahi dituzten balioak funtsezkoak dira gizarte bidezkoagoa eta ekitatiboagoa eraikitzeko. Hezkuntza eta kontzientziazioa oso estrategia baliagarria dira horiek sustatzeko eta aniztasuna goraipatzen duten honen moduko kultur ekitaldietan egitea tresna ezin hobea da”, adierazi du Lucho Royero Gizarte Politiketako zinegotziak.

Aurrez ikusitako programazioaren barruan, DJ MaKedaren emanaldia, ipuin-kontaketak, txirikorda-tailerrak, korapiloenak, kaligrafia txinatarra, munduko instrumentuak… daude. Jolas tradizionalak, chill out bat, capoeirako erakustaldia, jantzi tradizionalen desfilea eta amaiera emateko batukada ere izango dira.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies