Noticias del País Vasco

Gasteizko Udalak IDarte-Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolarekin duen lankidetza berritu du, espazio publikoan esku-hartze artistikoak bultzatzeko

  • Tokiko Gobernu Batzordeak hitzarmenaren hirugarren edizioa onartu du, 10.000 eurokoa, eta, horri esker, IDarteko ikasleek hiriko hainbat tokitan sormen-jarduerak garatzeko aukera izango dute

 

Tokiko Gobernu Batzordeak Vitoria-Gasteizko Udalaren eta IDarte-Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolaren arteko lankidetza-hitzarmena berritzea onartu du gaur, 2025-2026 ikasturterako. Bi erakundeek hiriko espazio publikoan proiektu artistiko eta berritzaileak bultzatzeko sinatu duten hirugarren akordioa da.

Udalak 10.000 euro bideratuko ditu lankidetza horretara, eta Diseinua graduko lehen mailako ikasleek egindako esku-hartzeak finantzatzeko aukera emango du. Jarduera horiek IDarteren curriculum akademikoaren parte dira, eta gazteen sormena eta talentua sustatzea dute helburu. Aldi berean, gainera, hiri-espazioak eraldatzen eta hobetzen laguntzen dute.

“Hitzarmen honek, bigarrena jada, argi erakusten du gazteak auzoen hobekuntzan eta ingurune partekatuen eraldaketan partaide aktibo izan daitezkeela. Beren sormena gure hirirako ekintza eraldatzaile bihurtzeko behar dituzten tresnak emango dizkiegu”, azpimarratu du Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak.

Aurreko edizioetan, hitzarmen horri esker bultzatutako proiektuekin, espazio degradatuak edo erabiltzen ez direnak berreskuratu ahal izan dira, esku-hartze artistikoen bidez. 2024an, adibidez, IDarteko ikasleek Zaramaga auzoko Amurrio kaleko parkeko espaloi bat apaindu zuten. Aurreko urtean, hamar telefono-kabina zahar hiriko hainbat puntutan banatutako pieza artistiko bihurtu ziren.

Artolazabal zinegotziak nabarmendu duenez, horrelako ekimenek “ikasleen prestakuntza aberasten dute, hiri-inguruneari laguntzen diote eta herritarren eta artearen arteko lotura indartzen dute”.

Gaur egun, Eskola eta Espazio Publikoaren eta Auzoen Saila aurtengo neguan antolatuko dituzten jarduerak aztertzen ari dira, artea eta diseinua kalera hurbiltzen jarraitzeko eta talentu gazteak hiri sortzaileagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko duen zeregina indartzeko.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies