Noticias del País Vasco

Gasteizko gazteek bizikletentzako aparkaleku seguru berria bultzatu dute Zaramagan

  • Udalak Hiretu Hiria programaren beste proposamen bat gauzatu du, Hobetuz Gaztek finantzatua, eta La Vitoriana futbol-zelaiaren ondoan 45 bizikletentzako iglua jarri dute

 

Miren Fernandez de Landaren adierazpenak

Vitoria-Gasteizko Udalak, Hobetuz Gazte programaren baitan, San Prudentzio ikastetxeko ikasleek Hiretu Hiria programan planteatutako proposamenetako bat gauzatuko du: bizikletentzako aparkaleku seguru berria jartzea Zaramaga auzoan, La Vitoriana futbol-zelaiaren ondoan eta El Boulevard merkataritza-gunearen inguruan (Barazar Mendatearen kalea).

Aukeratutako proposamena Hiretu Hiria’ programaren 2024-2025eko edizioko finalistetako bat da. Gazteria Zerbitzuak bultzatzen du eta gazteen parte-hartzea modu praktikoan eta aktiboan sustatzea da horren helburua. Hiriaren hobekuntzan neska-mutilen inplikazioa sustatzen duen ‘Gasteiz Hobetuz Gazte ‘programaren finantzaketarekin garatuko da. 2024-2025 edizioan Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko sei ikastetxetako (Ekialde, Nazareth, Mendebaldea, San Prudentzio, Sansomendi eta Corazonistas) 17 taldek parte hartu dute eta 17 proiektu aurkeztu dituzte guztira. Horietako lau ari dira gauzatzen, eta aurrekontu orokorra 100.000 eurokoa izango da.

Modulu berriak 45 aparkaleku izango ditu, bideoz zainduta egongo da eta puzgailu bat izango du, erabiltzaileek beren gurpilen presioa edozein unetan doitu ahal izan dezaten.

Horixe izango da Zaramagako bigarren aparkaleku segurua, udan Bernal Díaz de Luko kalean inauguratu zenaren ondoren, eta VG Biziz aparkaleku seguruen sareari gehituko zaio. Sare horrek, gaur egun, 18 modulu eta 1.215 plaza ditu hiri osoan.

Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak nabarmendu duenez, “oso positiboa da gure gazteek bizikletaren erabilerari lotutako proposamenak egitea. Gure ikuspegi bera dutela esan nahi du: mugikortasun jasangarriago, erosoago eta seguruagorantz aurrera egitea. Aparkaleku berri horrekin, Zaramaga auzoaren behar zehatz bati erantzungo diogu. Izan ere, bertako etxebizitza askok ez dute bizikletak gordetzeko lekurik, eta, aldi berean, oso zerbitzu erabilgarria eskainiko dugu futbol-zelaietara eta merkataritza-gunera joaten direnentzat”.

Bestalde, Miren Fernández de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak gogorarazi du ‘Gasteiz Hobetuz’ programak 200.000 euro erreserbatzen dituela Gazte ataleko proiektuetarako. “Oso positibotzat jotzen dugu zenbateko espezifikoak eta esklusiboak alde batetik txikien eta bestetik gazteen parte-hartze prozesuetatik sortutako proiektuetarako gordetzea. Hobetuz Gazte laugarren ediziotik existitzen da, eta bosgarrenean, aurkeztu berri eta abian jartzear den honetan, baliabide ekonomiko horiek erreserbatzen jarraitu dugu, guztion artean gazteen neurrira ere eginda dagoen udalerria eraikitzen laguntzen digutelako”, adierazi du.

Ana López de Uralde Gazteria zinegotziak zorionak eman dizkie San Prudentzio ikastetxeko ikasleei, “Udalak emandako parte hartzeko aukera hori aprobetxatzeagatik eta bizileku duten hiria hobetzeko lanetan modu aktiboan inplikatzeagatik”. Era berean, nabarmendu du “‘Hiretu Hiria’ programaren helburu nagusia gazteei kezkak adierazteko, horiei aurre egiteko orientazioa jasotzeko eta Gasteizentzat etorkizun hobea eraikiko duten erabakietan partaide sentitzeko gune bat eskaintzea dela”.

 

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies