Noticias del País Vasco

Gasteizen egingo da TARTALO, Fantasiazkoaren Astea Arteetan nazioarteko ekitaldiaren hirugarren edizioa

  • Jon Juaristik emango dio hasiera jaialdiari eta Ágatha Ruiz de la Pradak jasoko du Tartalo 2025 Ohorezko Saria

Gaur goizean aurkeztu da Tartalo, Fantasiazkoaren III.Nazioarteko Astea Arteetan ekitaldia, zeina azaroaren 3tik 9ra bitartean jazoko den Gasteizko hainbat espazio enblematikotan. Europako kulturaren panoraman ezinbesteko hitzordu gisa finkatu den jaialdi honek 171 jarduera eskainiko ditu, 200 artista baino gehiagoren eta nazioko eta nazioarteko 100 hizlariren parte-hartzearekin.

Ekitaldia Jon Juaristi filologo, saiakera-idazle, poeta eta itzultzaileak inauguratuko du.Jaialdiaren amaieran Ágatha Ruiz de la Prada diseinatzaile ikonikoa izango da protagonista, eta Tartalo 2025 Ohorezko Saria jasoko du Los Secretos taldearen kontzertu batekin amaituko den gala ekitaldian.

Raúl Montero Gilete jaialdiaren zuzendariak proposamenaren izaera transbertsala eta diziplina anitzekoa azpimarratu du: “Tartalo 2025ek bikaintasun artistikoarekiko konpromisoari eusten dio, aurreko edizioetan funtzionatu duten formulak berreskuratuz eta esplorazio estetikorako bide berriak irekiz. Fantasiazkoak bere ardatz tematikoari eusten dio eta gure eragile sortzailea da”.

Bestalde, Gasteizko Udaleko Kultura zinegotzi Sonia Díaz de Corcuerak erakundeen babesa berretsi du: “Gogoan dut Raúl Monterok duela 3 urte proiektu hau aurkeztu zidanean, Gasteizen geratu behar zuen jaialdi paregabea iruditu zitzaidan. Gaur hirugarren edizioa aurkeztuko dugu eta argi geratu da Tartalo hiriko bizitza kulturala aberasteko eta bertan geratzeko iritsi dela. Gasteizko Udaletik gure apustuari eusten diogu horrela izan dadin”.

Saray Zárate Fernández de Landa Ekonomia Garapena eta Berrikuntzaren foru diputatuak nabarmendu du “Arabako Foru Aldundiak azpimarratu nahi duela kultura- eta sormenindustriek zeregin estrategikoa dutela gure garapen-ereduan. Aberastasuna eta enplegua sortzeaz gain, berrikuntza, gizarte-kohesioa eta gure lurraldearen nazioarteko proiekzioa ere bultzatzen dituen sektoreaz ari gara. Tartalo kultura zeharkakoa, diziplina anitzekoa eta eraldatzailea izan daitekeela erakusten duen adibidea da. Gune honetan literatura, zinema, musika, dantza, diseinua edo filosofia elkarrekin bizi dira, eta belaunaldi, sentsibilitate eta hizkuntza ezberdinak gurutzatzen dira”.

Tartaloren hirugarren edizio honetako parte-hartzaileen artean, Bernardo Atxaga, IgorYebra, Felix Linares, Javier Pérez Campos, Richard Buxton, P.J. Maehews edo Jon Juaristi bezalako nazio mailako zein nazioarteko izen handiko pertsonak nabarmentzen dira. Horrela, Tartalo diziplinen, belaunaldien eta sentsibilitateen arteko topagune gisa finkatu da, fantasiazkoa hizkuntza komun gisa harturik.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies