Noticias del País Vasco

Gasteizek bat egingo du Arreta Defizita eta Hiperaktibitatea duten Pertsonen Egunarekin

  • Hori dela eta, udaletxea laranja kolorez argiztatuko da.

 

Bihar astelehena, urriak 27, Arreta Defizita eta Hiperaktibitatea duten Pertsonen Eguna ospatuko da. Gasteizko Udalak bat egingo du ekitaldiarekin, eta laranja kolorez argiztatuko du udaletxeko fatxada.

Arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (TDHA gaztelaniazko sigletan) haurtzaroan agertzen da; arretarik eza, hiperaktibitatea eta inpultsibotasuna ezaugarri dituen nahasmendua da. Nahasmendu hori duten pertsonek zailtasunak izan ohi dituzte ahalegina eskatzen duten zereginetan kontzentratzeko, erraz galtzen dute arreta, eta arazoak dituzte geldi egoteko. Hori guztia dela eta, eragindako pertsonen eguneroko jarduerak oztopatzen ditu patologia horrek.

Arreta eza eta hiperaktibitatea duten haur eta helduen elkarteak (ANADAHI) baliabideak sustatu nahi ditu eragindakoen garapen bio-psiko-soziala bermatzeko eta haien eguneroko bizimodua zein haien familiena hobetzeko, baita gizarte-eragileak nahasmendu psikopatologiko horretaz eta helduaroan dituen ondorioez sentsibilizatzeko ere.

 

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies