Noticias del País Vasco

‘Gasteiz Hobetuz’ egitasmoaren 10. urteurreneko jaia hiria hobetzeko lan egiten duten pertsonen aldeko ekitaldi kolektibo bihurtu da

  • Omenaldian hamarkada honetan zehar gaur egun errealitate diren berrogeita hamar proposamen horien egileak izan dira

Audio Miren Fernandez de Landa

Gaur arratsaldean Europa Jauregian egin den ‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz ‘ekitaldiaren 10. urteurreneko jaia hiria hobetzeko lanean aritu diren pertsonen aldeko ekitaldi kolektibo bihurtu da. Miren Fernández de Landak, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak, “programa parte-hartzaile hau haztea, berritzea eta udalerri hobea izateko balio duela erakusten jarraitzea ahalbidetu dutenei” Udalak egin nahi izan dien omenaldia dela adierazi du.

Ekitaldian, hamarkada honetan zehar gaur egun errealitate diren berrogeita hamar proposamen inguru bideratu dituzten pertsona eta kolektiboen ordezkariek hartu dute, baita urte hauetako udalbatzak osatu dituzten Udaleko talde politikoetako ordezkariek ere. “Parte-hartzea, herritarren konpromisoa eta amets partekatuak oinarri izan dituzten hamar urte dira”, laburbildu du zinegotziak.

‘Gasteiz Hobetuz’ ekimenaren ondorioz, edizio orokorrera aurkeztutako proiektuak eta herritarren nahiak islatu dira, eta horiei Txiki eta Gazte ataletakoak gehitu behar zaizkie. Gauzatutako proposamenen artean, espazio publikoarekin lotutakoak nabarmentzen dira, baina izaera sozialeko beste asko ere izan dira, arreta arlo kolektibitatean eta komunitatean jartzen zutenak.

‘Gasteiz Hobetuz’ ez da aurrekontu parte-hartzaileen programa soila. “Auzoak, herriak eta, azken batean, komunitate-bizitza ulertzeko eta hobetzeko modu bat da. Hamar urte hauetan gauza garrantzitsu bat ikasi dugu: parte-hartzea ez da izapide bat. Lotura bat da. Batzen gaituen haria da, bizi garen lekuaren erantzunkide egiten gaituena eta hiria hobetzeak gure bizitzak ere hobetzen dituela gogorarazten diguna. Batzuetan proposamenak eginez lortzen da hori, eta beste batzuetan bozkatuz”, gaineratu du Fernández de Landak.

Jaiak ‘Gasteiz Hobetuz’ ekimenaren bosgarren edizioa bihar hasiko dela gogorarazteko balio izan du. Bihar bertan irekiko da proposamen berriak aurkezteko epea, eta azaroaren 16ra arte egongo da zabalik. Edizio honetarako aurrekontu orokorra 3 milioi eurokoa izango da. Zenbateko horretatik 200.000 euro Hobetuz Txikirentzat dira (AktibaTU foroetan sortutako haurrentzako proposamenetarako), eta beste 200.000 euro Hobetuz Gazterentzat.

Oraingo honetan, esperientziari eta premia berrietara egokitzen jarraitzeko nahiari esker, hainbat berritasun sartu dira. Proposamenen gehieneko zenbatekoa 300.000 eurotik 350.000 eurora igo da, eta horrek bideragarri egingo ditu orain arte gauzatzeko diru gehiago behar zutelako onartzen ez zirenak. Era berean, aurrekontuaren % 30 bide publikoko obrei lotuta ez dauden proiektuetarako gordeko da. Ehuneko hori, lehen, % 20koa zen. Eta hirugarrenik, balorazio berezia emango zaie hirian halakorik ez dagoelako berrikuntza ekartzen duten proposamenei: % 10 osagarriarekin haztatuko dira.

Hamar urte hauetan egindako proiektuak errepasatzen dituen argazki-erakusketa ere ezagutu ahal izan da gaur. Erakusketa ibiltaria izango da eta abenduaren 15era arte Pilar, Zabalgana, Salburua eta Lakua auzo-etxeetan izango da ikusgai.

 

 Informazio gehiago hemen: vitoria-gasteiz/vghobetuz

Egindako proiektuen testigantzak biltzen dituen bideoa

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies