Etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntzatan 430.000 euro ematea onartu dute
 
						- 303 eskatzailek jasoko dituzte, eta Alde Zaharreko Hirigunean eta Gasteizko auzoetako eraikinak hobetu ahal izango dituzte
Tokiko Gobernu Batzordeak Alde Zaharreko hiriguneko eta Vitoria-Gasteizko gainerako auzoetako etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntzen deialdietako bi ebazpen berri onartu ditu.
Ensanche 21 Zabalgunea SA udal-sozietateak egindako ebaluazio teknikoaren ondoren, 303 eskaera berri onartu dira, eta guztira 430.665 euro jasoko dituzte.
Hiriko auzoetara bideratutako ebazpenetan, 259 eskaera onartu dira guztira. Horien guztizko zenbatekoa 314.665 eurokoa (batez beste 1.200 euro eskaera bakoitzari) da. Laguntza-lerro hori PPrekin adostutako legegintzaldiko itunaren emaitza da. Itun horri esker, ekitaldi bakoitzean 2 milioi euro bideratuko dira Gasteizko auzoetan hobekuntzak eta esku-hartzeak egitera.
Alde Zaharreko hiriguneko etxebizitza eta eraikinetan hobekuntzak egiteko dirulaguntzei dagokienez, jasotako 44 eskabidek aldeko ebazpena jaso dute eta horien guztizko zenbatekoa 116.000 eurokoa da.
Hurrengo bi ekitaldietan laguntza-lerro horiei jarraipena emateko, joan den astean egindako Gobernu Batzordeak 6 milioi euro mobilizatzea erabaki zuen, hiriko laguntzetan (urtean 2 milioi euro) eta Erdi Aroko Hiriguneko laguntzetan (urtean milioi bat) zenbatekoei eusteko.
 
				


