Noticias del País Vasco

Emakumeen boxeoko Iberdrola Koparen hamazazpigarren edizioa hartuko du Gasteizek

  • Datorren larunbatean, urriaren 25ean, egingo da Mendizorrotza kiroldegian eta Espainiako boxeolari onenek hartuko dute parte

 

Vitoria-Gasteiz Espainiako emakumezkoen boxeoaren erdigunea izango da datorren larunbatean, urriaren 25ean, Iberdrola Koparen hamazazpigarren edizioarekin. Ekitaldiak herrialdeko boxeolaririk onenak bilduko ditu, eta lehen mailako ikuskizuna eskainiko dute zortzi pisu-kategoriatan banatutako borrokaldiekin. Espainiako Boxeo Federazioak antolatu du txapelketa, Iberdrolaren babesarekin, eta Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntza du.

Txapelketaren xehetasunak gaur goizean prentsaurreko bidez aurkeztu ditu Ana López de Uralde Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza arloko zinegotziak, Ana del Val Kultura eta Kirol arloko foru-diputatuarekin eta Boxeoko Arabako Federazioko gerentearekin, Bartolomé Torralbarekin, batera.

López de Uraldek nabarmendu duenez, “Udala osatzen dugunok harro gaude txapelketa hau Gasteizen izango dugulako. Izan ere, berdintasuna, emakumeen talentuaren ikusgarritasuna eta modalitate guztietan kirola sustatzea bezalako oinarrizko balioak irudikatzen ditu. Kirol Zerbitzutik modu aktiboan sustatzen eta partekatzen ditugun balioak dira”.

Espainiako eliteko emakumezko boxeolariei lehia-jarduera handiagoa eskaintzeko asmoz sortu zen Iberdrola Kopa, etorkizuneko nazioko eta nazioarteko txapelketetarako esperientzia pilatzeko aukera eskainiz.

Kategoriak

Txapelketa 17:00etatik aurrera hasiko da, eta 20:00etan amaitu. Txanda bakarrerako kanporaketak izango dira, eta ranking nazionaleko kirolari onenetako batzuk izango dira aurrez aurre, horietako asko Espainiako Txapelketetan txapeldunak eta domina eskuratu izan dutenak. Goizean, Open ekitaldia egingo da Mendizorrotzako kiroldegian eta Arabako Boxeo Eskolako kirolariek hartuko dute parte bertan.

Aurtengo edizioan ibilbide bikaina duten atletek hartuko dute parte. Hauek izango dira borrokaldi azpimarragarrienak:

  • 48KG: Carmen González Ortegak (Andaluzia) 5. postua lortu zuen 2024ko Europako Elite Txapelketan, eta Paula Ruiz Cañadaren (Madril) aurka neurtuko ditu indarrak (2024ko Kluben Arteko Txapelketa Ireki Nazionalean urrezko domina lortu berri du).
  • 51KG: Noelia Gutiérrez Salmerón (Andaluzia) promesa gazteak, brontzea eskuratu zuen 2024ko Europako Gazte Txapelketan, eta Rocío Sánchez de Diego (Gaztela-Mantxa) izango du aurkari (9. postua lortu zuen 2024ko Munduko Gazte Txapelketan).
  • 54KG: Naia Garmendia Goncalves (Euskadi) Daniela Burgos Ucedaren (Madril) aurka.
  • 60KG: Andrea Cárdenas Fernández (Gaztela eta Leon) hiru aldiz Espainiako txapelduna izan den Ana Isabel González Rodríguezen (Asturias) aurka.
  • 65KG: Mariana Soto Torresek (Valentziako Komunitatea), mundu-txapelketetan esperientzia duenak eta 2025eko Espainiako Elite Txapelketan urrea eskuratu zuenak, Laura Galano López (Valentziako Komunitatea) izango du aurkari. Azken hori ere 2025eko Espainiako Elite Txapelketako txapelduna da.
  • 70KG: Anastasiya Sokolovska Pinayeva (Balear uharteak), 2024an eta 2025ean Espainiako Elite Txapelketan bi aldiz sariduna izan denak, 2024ko Espainiako Gazteen Txapelketako irabazlea, Lorena López Mota (Valentziako Komunitatea) izango du aurrean.
  • 75KG: Dúnia Martínez Masek (Katalunia), 2025eko Espainiako Elite Txapelketak urrea eta Munduko Txapelketetan bi bederatzigarren postu lortu zituenak, Alma García Adameren (Gaztela-Mantxa) aurka egingo du borroka (2024ko Kluben Txapelketa Ireki Nazionalean zilarra eskuratu zuena).

 57 kilogramoko kategoriako borrokak oraindik zehazteke daude.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies