Noticias del País Vasco

El silencio Romina Paularen konpainiak ‘Sombras por supuesto’ lana estreinatuko du Euskadi mailan bihar Felix Petiten

  • Argentinako konpainia hau Nazioarteko Antzerki Jaialdira datorren lehen aldia ere bada

 

Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 50. urteurrenaren programazioak aurrera jarraituko du bihar 19:30ean. Ordu horretan, Felix Petiten egingo dute ‘Sombras por supuesto’ lanaren Euskadiko estreinaldia. Horrela, El silencio de Romina Paula izeneko Argentinako konpainiak Vitoria-Gasteizko jaialdian hartuko du parte lehen aldiz.

Algo de Ruido hace’, ‘El tiempo todo entero’ eta Fauna’ lanek izandako arrakastaren ostean, konpainia berriro elkartu da 10 urteren ondoren obra hau taularatzeko. ‘Sombras por supuesto’ lanak Rainer Werner Fassbinder zinemagilearen (beti izan da konpainiaren lanaren inspirazio-iturria) unibertsoko aktoreen lengoaiari buruzko ariketa proposatzen du: haren espektro-kutsua, saiakera, itzulpena eta errepikapena, bere obrarekin hitz egiteko modu gisa.

Testuaren egilea eta zuzendaria Romina Paula izan da eta Esteban Bibliardi, Susana Pampin, Walter Jakob eta Pilar Ganboak osatutako taldeak antzeztuko du. Musika, berriz, Germán Cohenen originala da, eta Sebastián Arpesella eta Romina Paula arduratu dira espazio eszenikoaz eta argiez.

Sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan eta Principal Antzokiko webguneanl.

Romina Paula

Romina Paula Buenos Airesen jaio zen 1979an eta Dramaturgian graduatu zen EMADen. Aktore gisa, Alejandro Catalán, Ricardo Bartís eta Pompeyo Audivertekin trebatu zen.

Aktore, zuzendari eta antzerkigile izateaz gain, bi liburu oso pertsonal eta erakargarri idatzi ditu: ‘¿Vos me querés a mí?’ eta ‘Agosto’.

Informazio gehiago.

Dossier ‘SOMBRAS POR SUPUESTO’

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies