‘Lo peor que le puede pasar a un niño’ lana estreinatuko dute ostegun honetan Gasteizen

- Udal Antzoki Sarearen eta Ékoma Teatro konpainiaren arteko koprodukzio-lana da
Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan, Jesus Ibañez de Matauco antzokiak Ékoma Teatro konpainiaren ‘Lo peor que le puede pasar a un niño’ lanaren estreinaldi absulutua hartuko du ostegun honetan, 19:30ean. Javier Liñerak idatzi eta zuzendutako eta Aitor Perezek eta Haizea Águilak antzeztutako lan hau Udal Antzoki Sarearekin egindako koprodukzioa da, Tokiko Koprodukzio Eszenikorako Laguntzen 2024ko deialdiaren proiektu irabazlea izan zelako.
Lan honetan, 40 urte inguruko mutil batek, Barbie izeneko alter egoarekin batera, bere bizitza-nekropsia egingo du Horrela, txikitan nolakoa izan zen, nerabezaroa eta heldutasuna nola bizi izan zituen eta irakasleek, aitak, aitonek, lagunek eta gainerako gizonezko ereduek nola eragin zioten azalduko dute. Beren maskulinitatea nola eratzen joan den azalduko dute pixkanaka. Maskulinitate hori deseraikitzearen ideiatik abiatzen da obra. Identitateari buruzko galderak egiten dira, eta maskulinitatea zer den eta zer ez den, nola eraikitzen den eta txiki-txikitatik maskulinoa izatearen inguruan dugun ideiaren eraikuntza aztertzen joango da.
“’Lo peor que le puede pasar a un niño’ lana testu ausart batetik abiatzen da, Barbie eta nekropsia agertokira igoz. Horren bidez, antzerkia, amaierako arte gisa ez ezik, gogorarazteko, xaxatzeko, barruak nahasteko eta, hitz batean, eraldatzeko tresna gisa ere erabiltzen du”, adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak aurkezpenean.
Kartela_LoPeorQueLePuedePasarAUnNiño