Noticias del País Vasco

Doako 200.000 bidaia baino gehiago egin zituzten irailean 15 urtetik beherakoek TUVISAn, iaz baino % 70 gehiago

Izaskun Reyesen adierazpenak (mp3)

15 urtetik beherakoentzako hiri-autobusaren doakotasunak nabarmen egin zuen gora joan den irailean, eta 204.821 bidaiara iritsi zen kopurua. Zifra hori iazkoa baino % 70 handiagoa da (orduan, doakotasuna 12 urtetik beherakoei bakarrik aplikatzen zitzaien), eta ia hirukoiztu egin du abuztuko datua.

Uztailaren 1ean jarri zen indarrean TUVISAren autobusen doakotasuna 15 urtetik beherakoei zabaltzeko erabakia. Uztailean eta abuztuan, garraio publikoaren estatistikek ez zuten aldaketa esanguratsurik izan, baina irailean, ikasturtea hastearekin batera, garraiatutako pertsona kopurua 200.000 baino gehiagokoa izan zen. Erregistro historiko horretan eragina dute adin-tartea zabaldu izanak eta bidaiak doako izateko formula horrek lehendik ere 12 urte baino gutxiagokoen artean erakutsitako bilakaera positiboak.

“Badakigu, doakotasuna handituta, autobusa gero eta formula erakargarriago bihurtzen ari dela ikastetxeetara joateko. Orain erronka iraileko datu ona sendotzea da; izan ere, Gasteizek bultzatutako mugikortasun jasangarriko estrategia horren baitan, familiek garraio publikoaren alde egindako apustu horren onurak sekulakoak dira”, adierazi du Izaskun Reyes TUVISAko presidenteak.

Orotara, hiri-autobusek 1.664.306 pertsona garraiatu zituzten irailean, aurreko urteko hil berean baino % 7,95 gehiago. Urteko kopuru metatua 14.029.526 bidaiara iritsi zen eta errekorra hautsi zen, inoiz ez baitzen aldi horretan 14 milioiko kopurua gainditu. Datu horretatik, 4,2 milioi BEIri dagozkio, eta beste behin ere gehien erabili den aukera izan da.

Beste alderdi azpimarragarri bat da TUVISAren autobusetan Barik eta Mugi txartelen erabilerak gora egin izan. Izan ere, iazko iraileko datuekin alderatuta, % 11,2 eta % 9,1 igo dira.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies