Bihar irekiko da Urarteko baratzeak ustiatzeko epea
- Interesa dutenek azaroaren 21era arteko epea izango dute izena emateko
Bihar irekiko da Urarteko baratzeak ustiatu ahal izateko epea. Baratzeak Abetxukun, Zadorrako parkean (Eraztun Berdea), daude kokatuta eta baratzezaintza ekologikora bideratuta dagoen udal-ekipamendua dira. 2007an jarri ziren abian gasteiztarrek laborantzarako gero eta lursail gehiago eskatzen zituztela eta.
“Gasteizko herritarrek asko estimatzen dituzte Urarteko baratzeak. 2007an abian jarri genituenetik, laborantzako lursail bat izateko interesa handituz joan da. Gure hirian bizi direnak animatzen ditugu horiek erabiltzeko eskaera egitera, aisialdi osasungarrirako modua baitira, norberaren kontsumorako kalitate handieneko lurreko produktuak eskaintzen dituena”, adierazi du Borja Rodríguez Ingurumen zinegotziak.
Orain arte, lursailak erabili ahal izateko ia 1.500 baimen baino gehiago eman dira. Aurten, 45 lursail baino gehiagotarako sarbidea eskaini ahal izango da eta gehienez 4 urtez erabili ahal izango dira.
Lursail bat erabiltzeko eskaera egiteko epea bihar hasi eta azaroaren 21ean amaituko da. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da San Martingo Bulego Teknikoetan, Herritarren Arretarako Udal Bulegoetan edo helburu horretarako aipatutako bulegoetan edo egoitza elektronikoan emango den instantzia-eredu normalizatuaren bidez.
Honako hauek dira baratze horietako bat eskuratu ahal izateko baldintzetako batzuk: adinez nagusia izatea, biztanleen udal-erroldan egotea eta deialdia argitaratu den dataren aurreko bi urteetan udal-lursail bat erabili ahal izateko baimenik ez eskuratu izana.

