Bertan behera geratu da Daniel Ochoa de Olza argazkilariaren hitzaldia
Daniel Ochoa de Olza argazkilari nafarraren proiekzioa biltzen zuen eta Montehermoso Kulturunean egitekoa zen hitzaldia bertan behera geratu da, ezin baita Mexikotik etorri (han egiten du bere argazkilari lana) antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoi pertsonalak direla eta.
Daniel Ocho de Olza da World Press Photo erakusketaren aurreko hausnarketarako irudiaren egilea. Mexiko eta Estatu Batuen arteko Sonorako basamortua zeharkatzen duen immigrazioaren aurkako harresiari ateratako formatu handiko argazkiaren egilea da Daniel.

