Noticias del País Vasco

Behin betiko onarpena jaso aurreko urrats gisa, Alfarotarren etxearen Plan Bereziari buruzko alegazioa ebatzi da

  • Datorren hilabeteko Osoko Bilkurak oniritzia emango dio Manuel Iradier kalean dagoen lursailaren erabilera desblokeatzen duen dokumentuari

 

Tokiko Gobernu Batzordeak partzialki onartu du Alfarotarren etxearen Hiri Antolamendurako Plan Bereziaren hasierako onespenaren aurka aurkeztutako alegazio bakarra.

Izapide berri hori gainditu ondoren, Manuel Iradier kaleko orubearen Plan Berezia Hiri Ereduaren Batzordean eta azaroko Osoko Bilkuran behin betikoz onartzeko bozketa egitea izango da hurrengo urratsa.

Dokumentuari oniritzia emanda, amaiera emango zaio hiru hamarkadatik gorako blokeoari. Egoera horren ondorioz, ezin izan dira Vitoria-Gasteizko erdigunean kokatutako orube eta eraikin historiko horretarako landutako proiektuak aurrera eraman.

Alfarotarren Etxearen Hiri Antolamendurako Plan Bereziak hiriaren erdiguneko toki horren suspertze ekonomikoa ahalbidetuko du, eraikina kontserbatuz eta balioan jarriz, gainera.

“Irtenbide horri esker, eraikin historiko horren inguruan 30 urte baino gehiago iraun dituen blokeo-egoera horrekin amaituko da. Gainera, eraikina kontserbatzen jarraituko dugu eta orain degradatuta dagoen arren, jarduera ekonomikorako eta hirirako berrekuratuko dugu”, azaldu du Borja Rodríguezek, Hiri Ereduaren zinegotziak.

Plan Bereziaren bidez, Alfarotarren etxea eta haren ingurunea lehengoratzea bideragarria izango da, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) baimendutako eraikigarritasunaren arabera eta etxetzarraren eraikitze-babesaren eskakizunak kontuan hartuta.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies