Noticias del País Vasco

Azaroaren 3an irekiko dira Talde Guneko aretoetan entseatzeko izena emateko epea

  • Epea azaroaren 17an amaitzen da eta zozketa azaroaren 27an egingo da

 

Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak diru-laguntzak ematen ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko.

Udalaren eta aretoen jabe den Talde Gune enpresaren arteko hitzarmenaren bitartez, aretoak orduko 2 euroan alokatu ahalko dituzte bakarlariek eta orduko 3 euroan taldeen kasuan, Sailak % 60ko diru-laguntza emango baitu. Talde Guneko bi aretoek ekipo teknikoa dute, eta horietako batek bateria akustiko osoa.

Aretoak erabili ahal izateko zozketan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Izena emateko epea azaroaren 3tik 17ra bitartean luzatuko da, eta azaroaren 27an egingo da zozketa.

Bi motatako erabilera bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak, eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du 4 ordu jarraian baino gehiago erabili.

Share

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies